Edukira joan

Ikatz aktibatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikatz aktibatua

Ikatz aktibatua konposatu karbonodunen kaltzinazioz lortzen den ikatz-mota berezia da. Ikatz aktibatua oso adsorbatzaile ona da. Fluido likido edo gaseosoetatik substantzia toxikoak edo hondakin-uretatik substantzia organikoak adsortzioz erauzteko usatzen da[1].

Azken finean, aktibazioak ikatzean poro txikiak eta bolumen txikikoak sortzen ditu eta horrek adsortzio-gainazala izugarri handitzen du. Eskala mikroskopikoan hain porotsua denez, ikatz aktibatuaren gramo batek 3.000 metro koadrotik gorako azalera du.

Ikatz aktibatuaren prozesua ikatza ekoiztean oinarritzen da, honako material hauek erabiliz: almendra-azalak, koko-oskola, zohikatza, petrolioa, mundruna, egurra, eta ikatz minerala.

Erreferetziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ikatza aktibatu. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]