Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua
Datuak
Izen laburra CERN
Mota nazioarteko erakundea eta ikerkuntzarako institutua
Herrialdea Suitza eta Frantzia
Jarduera
Kidetza ORCID, Digital Preservation Coalition (en) Itzuli, Linux Foundation (en) Itzuli, World Wide Web Consortium eta Global Open Science Hardware (en) Itzuli
Kide kopurua 23
Enplegatuak 2.500 (2017)
Gobernantza
Presidentea Ursula Bassler (en) Itzuli
Zuzendaria Fabiola Gianotti
Egoitza Prévessin-Moëns eta Meyrin
Osatuta
Zeren jabe
CERN member states .svg
Ekonomia
Aurrekontua 1.230.200.000 Fr (2018)
Historia
Sorrera 1954ko irailaren 29a
Jasotako sariak

home.cern


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg

Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua edo CERN[1] (frantsesez: Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954ko irailaren 29an 12 herrialde europarrek Biltzarra sortu zuten, egun nazioarteko zientzialarien lankidetza eredua eta ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat dena. Kontseiluak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen dutenak. Gainera beste 28 herrialdek zientzialariak bidaltzen dituzte han lan egiteko. 28 herrialde hauetatik zortzik begiztatzaile kategoria dute Biltzarraren batzarretan.

CERNen lehendabiziko arrakasta zientifikoa 1984an gertatu zen, urte hartan Carlo Rubbiak eta Simon van der Meerrek Fisikako Nobel Saria lortu zuten W eta Z bosoiak aurkitzeagatik. 1992an Georges Charpakek sari bera jaso zuen.

Jardunbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:

CERN oinarrizko fisikaz ez ezik beste zientzietaz ere arduratzen da. Adibidez, 1990ean, Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk www sistema asmatu zuten; CERNLIB matematikazko liburutegia asmatu zuten; iman supereroaleak hobetu zituzten, eta abar.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CERN Globe of Science and Innovation.jpg

Helbide bi hauek ditu:

  • European Organization for Nuclear Research
CERN CH-1211 Genève 23
Switzerland
  • Organisation Européenne pour la Recherche Nucléaire
F-01631 CERN Cedex
France

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dan Brown idazlearen "Angels & Demons" eleberriak CERNen du hasiera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]