Edukira joan

Ikonoskopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikonoskopio
izpi katodikozko hodia
Fabrikazioa
DiseinatzaileaVladimir Zworikin

Ikonoskopioa[1] hasierako telebista-kamerek irudiak hartzeko zuten hodi katodikoa da. Ikonoskopioak dituen elektroi-izpiek irudi optikoa seinale elektriko bihurtzeko eginkizuna dute. Hodiak barruan zelula fotoelektriko txiki ugari duen mikazko xafla bat du (cm2 -ko 12.000 baino gehiago). Zelula horiek alde batean xaflarekin lotzeko zilarrezko tantoak dituzte, eta bestean zesiozko film sentikor bat, alegia, anodoaren eginkizuna duena. Hodi osoak zilarrez estalia du barrua. V.K. Zvorykinek asmatu zuen 1931n. 1930eko eta 1940ko hamarraldietako telebista-kamaretan erabili zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]