Iktinos
Itxura
| Iktinos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Antzinako Atenas, K.a. V. mendea |
| Herrialdea | Antzinako Atenas |
| Heriotza | Antzinako Atenas, ezezaguna ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Lan nabarmenak | |
Iktinos (grezieraz Ἰκτῖνος, Iktinos) K.a. V. mende erdialdeko arkitekto greziarra zen, Kalikrates arkitektoarekin batera Partenoia (K.a. 447 – K.a. 432) eraiki zuten Atenasen.
Gauza gutxi dakigu Iktinosen bizitzari buruz, datu gehienak Plutarkoren idazlanetan oinarritzen baitira.
Lan garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Partenoia, Atenas
- Hefestion edo Hefestoren Tenplua, Atenas. Ongien mantendu den eraikina eliza kristaua izan baitzen. Tenplu doriarra da.
- Apoloren Tenplua, Bassae. Bertan dago lehen koloma korintiarra.
- Telesterion, Eleusis. Eleusiar Misterioetan erabiltzen zen areto erraldoia.