Ikusmen-zolitasun

Snellenen grafikoa, ikusmen-zolitasuna neurtzeko erabilia.
Ikusmen-zolitasuna edo begi-zorroztasuna elkarrengandik gertu dauden bi puntu edo objektu bata bestearengandik bereizteko gaitasuna da.[1] Objektuen forma nahiz ertzak distantzia laburrera eta luzera hautemateko modua ematen duten ikusmenaren funtzioen multzoa ere bada.[1] Optika optometrikoan, paziente baten ikusmen-zolitasuna kalkulatzeko, ikusmen-proba desberdinak gainditu beharko dituen azterketa bat egin behar zaio. Bi multzo handitan banatzen dira: urruneko ikuspegia kontuan hartzen dutenak eta hurbileko ikuspegia baloratzen dutenak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |