Il Sorpasso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Il Sorpasso
Catherine Spaak nel sorpasso.jpg
Filma
Jatorrizko izena Il sorpasso
Urtea 1962
Generoa film komikoa
Herrialdea Italia
Jatorrizko hizkuntza italiera
Iraupena 105 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua Italia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dino Risi
Gidoigilea(k) Dino Risi
Ettore Scola
Ruggero Maccari


Antzezlea(k)
Vittorio Gassman
Catherine Spaak
Jean-Louis Trintignant
Luciana Angiolillo
Claudio Gora
Luigi Zerbinati
Linda Sini
John Francis Lane
Annette Vadim
Mila Stanic
Edda Ferronao
Nando Angelini





[[Kategoria:Luigi Zerbinatik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Francis Lanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Annette Vadimek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mila Stanicek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Edda Ferronaok Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Mario Cecchi Gori
Edizioa Maurizio Lucidi
Ekoizpen-diseinatzailea Ugo Pericoli Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Riz Ortolani
Argazki-zuzendaria Alfio Contini
Kanpo loturak

Il Sorpasso (euskaraz Aurreratzea) 1962ko Dino Risi italiar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia film bat da. Vittorio Gassman, Jean-Louis Trintignant, Catherine Spaak, Claudio Gora, Luciana Angiolillo, Linda Sini, Nando Angelini eta Luigi Zerbinati aktoreek antzeztu zuten.

Commedia all'italiana delako generoaren barnean kultuzko filma da. Mar de Platako Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria (Dino Risi) irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erroma, Ferragosto jaiegunez (abuztuaren 15a) hiria huts-hutsik dago. Bruno Cortona (Vittorio Gassman), berrogei urte pasatxoko gizon harroputz eta hitzontziak bere kabriolet autoa gidatu eta hirian barna tabako paketea eta telefono baten bila abiatu da. Iturri batetik ura edateko gelditu eta berari begira dagoen Roberto Mariani (Jean-Louis Trintignant) izeneko gizon gazte bakarti bat ikusiko du. Elkar adiskidetu eta Cortonari telefono deia egin dezan bere apartamentura gonbidatuko du. Biak hizketan ari direla, Marianik azterketa batzuk prestatzeko Erroman ikastera gelditu dela aipatuko dio. Cortonak bere hitz jarioaren bidez gaztea berarekin egun batzuk igaro ditzan konbentzituko du. Honela abiadura handiko ibilbide bati ekingo diote, italiar errepideetan barna gorabehera eta gertakizun bitxiez beteriko bidaia osatuz. Gaztea bere erabakiaz damutzen hasiko da, baina era berean Bruno Cortona eta bere bizimodua miresten ere hasiko da, baina amaiera aldera gaztea ere bizimodu patxadatsu eta hutsalaz gozatzen hasten denerako, istripu bat jazoko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]