Ilargi-elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ilargi-elkartea
Datuak
Mota elkartea
Herrialdea Erresuma Batua
Gobernantza
Egoitza Birmingham
Forma juridikoa elkartea
Historia
Sorrera 1765

Ilargi-elkartea (ingelesez: Lunar Society of Birmingham) XVIII. mendeko Ingalaterrako zaldun kluba izan zen, interes nagusia zientziaren inguruan zuena eta elkarte zientifiko goiztiar baterantz bideratu zuena. Bere jarduera 1765 eta 1813 artean garatu zen Birmingham hirian (Mendebaldeko Midlands konderria), non erregularki biltzen ziren intelektualak, naturaren filosofoak eta industrialak, ondoren Midlands Enlightenment (Midlandsen Ilustrazioa) bezala ezagutuko zenaren zati izan zirenak.

Hasieran informalki Lunar Circle ("Ilargi-zirkulua") deituak, 1775ean izen ofiziala Lunar Society ("Ilargi-elkartea") izenagatik aldatu zuten. Izena, elkartea, ilargi beteko egunetan elkartzen zelako sortu zen, argitasun publikorik ezagatik, gaueko argi estra hori, etxera itzultzeko bidaia errazago eta seguruago egiteko aprobetxatzen zutenean. Ohiko bilgunea Soho etxea zen, Matthew Boultonena, baita Lichfieldeko Erasmus Darwinen etxea eta Derbyshireko Bowbridgeren etxea ere; batzuetan Great Barr Aretoan elkartzen ziren.

Kideek "lunarticks" (Lune eta loonieen arteko ingelesezko hitz joko bat, 'eroak, ilargi-joak, zoroak') bezala aipatzen zuten euren burua.

Ohiko parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birminghamgo kideak ia egunero harremanetan zeuden, eta urrutiago zeuden beste kideak, astero, gutxienez. Elkartearen ohiko bilerak beti izan ziren herritarrentzat eta gizartearentzat garrantzitsuak (jarduera publikoekin eta dibulgazio ekitaldiekin), nahiz eta arlo zientifikoan garrantzi txikikoak izan.

Ilargi-elkarearen bileretako ohiko parte-hartzaile eta sostengatzaile gisa identifikatu dituzte denbora luzez - eta horrek bere denbora pertsonal emankorrenekin bat egiten du - Matthew Boulton, Erasmus Darwin, Thomas Day, Richard Lovell Edgeworth, Samuel Galton, Jr, James Keir, Joseph Priestley, William Small, Jonathan Stokes, James Watt, Josiah Wedgwood, John Whitehurst eta William Withering.

Noizbehinkako parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte honen parte ere talde zabalago bat izan zen, modu malguagoan definitua, eremu geografiko zabalago batean kokatua izan dena eta denbora epe luzeagoan. Bileretara noizean behin joan eta taldeko jardueretan kideekin aldizka lankidetzan aritu zirenetako batzuk hauek izan ziren: Alexander Blair, Barthélemy Faujas de Saint-Fond, Benjamin Franklin, Cyril V. Jackson, Daniel Solander, George Fordyce, Grossart de Virly, Henry Moyes, James Brindley, James Hutton, Jean-André Deluc, Johann Gottling, John Ash, John Baskerville, John Michell, John Roebuck, John Smeaton, John Warltire, John Wilkinson, John Wyatt, Joseph Banks, Joseph Black, Joseph Wright, Louis Joseph d'Albert d'Ailly, Pieter Camper, R. E. Raspe, Ralph Griffiths, Richard Kirwan, Robert Bage, Samuel More, Samuel Parr, Thomas Beddoes, Thomas Percival, William Emes, William Herschel eta William Thompson .

Antoine Lavoisierrek sarritan korrespondentzia izan zuen taldeko zenbait kiderekin.

Elkartearen amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kideak zahartu eta hil ziren heinean, elkarteak bere jarduerak bertan behera utzi zituen eta 1813an itxi zen. Lehengo kide gehienak 1820 inguruan hil ziren.

Ilargi-elkarte modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenaldian, ilargi-elkarte [1] berria eratu zuten Birmingham-en. Rachel Waterhouse-k (Britainia Handiko Inperioaren Ordena Bikainaren Emakume Komandantea) zuzendutako talde batek erakunde honi bizitza eman zion 1990. urtearen inguruan, hiriaren eta eskualdearen garapenean lidergoa jokatzeko helburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]