Ilargiaren alde ezkutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargiaren alde ezkutua, Apollo 16k egindako argazkia.

Ilargiaren alde ezkutua Lurretik ikusten ez den ilargi-hemisferioa da. Bestea Ilargiaren alde ikusgaia da. 1959an lehendabizikoz Luna 3 sobietar misioak fotografiatu zuen[1] eta 1968an lehendabizikoz gizaki batek ikusi zuen, Apollo 8 misioan. Bere azala zimurra da oso, hainbat talka krater eta ilargi-itsaso gutxi dituelako. Bertan dago eguzki-sistema osoko bigarren kraterrik handiena, Hego Polo-Aitken arroa deritzona. Adituek irratiteleskopio erraldoi bat eratzea proposatu dute, Lurretik etorritako interferentziarik ez dagoelako. Egun, ez da inoiz gizakiak esploratua izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.