Edukira joan

Ilargira bidean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargira bidean
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data2010
IzenburuaObjectif Lune
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
Orrialdeak62
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure comic (en) Itzuli eta zientzia-fikzioko komikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1952ko urriaren 22a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSyldavia (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Land of Black Gold (en) Itzuli Ilargira bidean Ilargian oinez

Ilargira bidean (jatorrizko frantsesez: Objectif Lune) Tintinen abenturak komiki sailaren hamaseigarrena da, Hergé belgikar idazle eta komikigileak egina. Jarraipena Ilargian oinez komikian agertzen da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1960ko hamarkadan kokatutako istorioa da hau. Ilargira joateko egiten diren prestaketan parte hartzen dute tintin, Haddock eta Turnesol profesoreak, izan ere, astronauta bezala abiatu nahi dute ilargira.

Tintin eta kapitaina hotelera iristen dira Turnesol jaunarekin elkartzeko, baina Turnesol jauna hotelean ez dago. Urduri ipintzen dira, eta berehala telegrama bat jasotzen dute. Haiek hegazkin bat hartu behar dute Turnesol jaunarekin biltzeko, egun bi pasatu dute hegazkinean eta aireportura iritsi eta bertan lagun bi zegoen zain. Auto baten sartu eta kilometro asko egiten daudela ikusita Tintin urduri ipini zen, leku oso arraroa zen eta, bidea estua baita ere. Kontrol asko dago bide guztian zehar eta atzean auto bat dator denbora guztian.

Iristen direnean, eraikina oso handia eta arraroa zen eta segurtasun neurri zorrotzak daude sartzeko eta barruan ibiltzeko baita ere. Turnesol jauna bertan dago, bera kohetea prestatzen baitago beste zientifiko batzuekin.

Ilargira joango den kohetea ikusteko lehenago buzo berezia jantzi behar zen, erradiaktibitatearen kontra babesteko, bertan lagun asko dago, baina Turnesol jauna urduri dago beren planoak ostuko zuela ez dizkioten susmoak dauzka. Handik denbora gutxira, gauean, hegazkin bat sartzen da debekatuta dagoen eremura eta hiru jauskarik salto egiten dute eraikinera sartzeko asmoarekin, bitartean lurretik hegazkinari tiroka aritu den bitartean. Bat-batean Tintinen logelako parean bonba batek lehertu egiten du, baina inor ez da zauritzen.

Goizean lagun bi atxilotu ditu poliziak, baina haiek ez ziren lapurrak baizik eta Duppont eta Duppond poliziak, Tintinen ezagunak. Tintinek baimena eskatzen dio zuzendariari eraikinetik irteteko eta horrela mendi tontorrera heltzeko aukera edukitzeko, eta bertan jauskariak harrapatzeko. Bera bertan gelditzen da gaua pasatzera, eta gauean zaratak entzun eta gizon bat ikusten du zulo batetik paperak hartzen, berak gelditzeko eskatzen dio baina besteak tiro egin eta Tintinek konortea galtzen du. Lapurra ez zegoen bakarrik.

Goizean segurtasun poliziak Tintin eramaten du ospitalera, baina Tintinek konortea galduta zeukan oraindik, Handik denbora gutxira Tintinek konortea berreskuratzen du. Denborarik galdu gabe kohetea martxan jarri zuten eta nahiz eta, hasikeran ondo zebilen kohetea, geroago kohetearen kontrola galdu zuen Turnesol jaunak, baina kohetea inoren eskuetan utzi baino arinago lehertu egiten du. Hori ikusita Turnesol jaunari lehenbailehen bere kohetean ilargira bidaia egiteko grina areagotzen zaio. Honez gainera, Turnesol jauna kapitainarekin haserretzen da lerdoa zela eta esaten ziolako. Turnesol jauna haserretzean, sutan jartzen da eta denen aurka egin zuen eta honela Tintin, kapitaina, Turnesol jauna eta txakurra benetako kohetera joaten dira. Kohetearen barruan gauzak ikusten zeundela Turnesol lurrera jauna jausten da eta konortea galtzen du. Proiektuaren zuzendaria urdurik zegoen ikusita denbora pasatzen zela eta Turnesol jauna ez delako gai proiektuan lan egiten jarraitzen, baina kapitainak Turnesol jaunari esan zion hitz berezia, hau da “lerdo“ hitza, eta berehala bere onera etortzen da.

Kapitainak edaria nahi du eraman bidaiara, baina debekatuta dago baita zigarroak erretzea ere, horregatik haserretzen da. Gauean dena dago prest kohetea martxan ipintzeko, Tintin, kapitaina, Turnesol jauna eta txakurra kohetean sartu, bakoitzak bere lekua hartu, motorrak martxan ipini eta kohetea bere bidea egiten hasi da, baina barruan dauden pertsonak konortea galtzen dute eta lurretik deika eta deika daude baina inork ez du erantzuten, inork ez daki zer gertatzen den kohetearen barruan....

Itzulpen berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones argitaletxeek itzulpen eguneratu bat argitaratu dute Ilargia helburu izenburupean. Itzultzailea Inazio Mujika Iraola izan da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tintin urre beltzaren lurraldean
Tintinen abenturak
1953
Ondorengoa
Ilargian oinez