Ilargiratze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilargian dagoen modulua.

Ilargiratze prozesua espazio-ontzi bat ilargira bidaltzea da. Ilargia ukitu zuen lehen espazio-ontzia Sobietar Batasuneko Luna 2 proiektua izan zen, 1959ko irailaren 13an.[1]

AEBetako Apolo 11 izan zen Ilargian lehorreratu zen lehen misio tripulatua, 1969ko uztailaren 20an. Sei lehorreratze tripulatu izan ziren Estatu Batuetan 1969 eta 1972 artean, eta tripulatu gabeko lehorreratze ugari, 1976ko abuztuaren 22tik 2013ko abenduaren 14ra bitartean lehorreratze bigunik gertatu ez zelarik.[2]

Estatu Batuak dira ilargiratze misio tripulatuak egin dituen nazio bakarra , azkena 1972ko abenduan izan zen. Misio guzti hauek ilargiko aurpegi

berdinean izan dira, ilargiaren alde ikusgaiean. 2019ra arte noiz Txina Chang'e 4 misioa Ilargiaren alde ezkutura bidali zuen.[3]

Tripulatu gabeko lehorreratzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luna 1 ontziak 1959an Ilargian lehorreratzeko egindako saiakera huts egin ondoren, Sobietar Batasunak Luna 2 espaziontziarekin lortu zuen ilargian espazio-ontzi bat lehorreratzea. Ordutik, sobietarrek zein AEB ilargiaren azalean operazio zientifikoak egiteko hainbat bidali zituzten.[4]

Sobietar batasunak hainbat espazio-ontzi bidali zituen, baina joan eta etorriko bidea egin zuen lehenengo ontzia Luna 16 izan zen 1970eko irailaren 24ean. Gero beste batzuk egon ziren, Luna 20 1972. urtean, Luna 24 1974. urtean. Beste batzuek huts egiten zuten jaurtiketan, Luna E-8 No.201 1969. urtean, Luna 17 eta Luna 21 1970. eta 1973. urteetan. Misio asko porrotak izan ziren jaurtiketan. Gainera, tripulaziorik gabeko zenbait lurreratze-misiok Ilargian lurreratzea ez zuten lortu, besteak beste: Luna 15, Luna 18 eta Luna 23 guztiak lehorreratzean apurtu ziren.

Tripulatutako lehorreratzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar hamabi gizaki lortu dute ilargiratzea, sei misio egon ziren guztira. Lehenak, 1969ko uztailaren 20an, Neil Armstrong eta Buzz Aldrinekin Apolo 11an ilargiratu ziren, eta azkenekoak 1972ko abenduaren 14a, Gene Cernan eta Jack Schmittekin, Apolo 17an.

Apoloren ilargi-misio guztiek hirugarren tripulatzaile bat zuten, aginte-moduluan zegoena.[5]

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargira iristeko, espaziontzi batek ondo utzi behar du Lurraren grabitatea; gaur egun, kohete bat da bide praktiko bakarra. Globoak eta zurrustak ez bezala, kohete batek airean azeleratzen jarrai dezake.

Astronautak lurrera non ailegatzen dira.

Ilargira hurbiltzean, espaziontzi bat gero eta gehiago azaleratuko du grabitatearen ondorioz. Osorik lurreratzeko, 160 km/h baino gutxiagoko abiadura izan behar du (99 mph) eta malkartsua izan behar du "lurreratze gogorraren" inpaktuari aurre egiteko, edo abiadura hutsala hartu behar du kontaktuan "lurreratze bigun" baterako (gizakientzako aukera bakarra).[6]

Lurrera itzultzeko, Ilargiaren ihes-abiadura gainditu behar da espaziontziak Ilargiaren grabitate-putzutik ihes egin dezan. Suziriak erabili behar dira Ilargitik irten eta espaziora itzultzeko. Lurrera iristean, atmosferara sartzeko teknikak erabiltzen dira itzultzen ari den espaziontzi baten energia zinetikoa xurgatzeko eta lurreratzeko abiadura murrizteko.[7][8]

Ilargiratzerako lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren azaleko sektoreak hartzen dira ilargiratze-eremutzat, horiek ezin hobeak baitira ilargiaren gainean jaitsiera kontrolatu arina egiteko.[9]

  1. Hurbiltze-bidean ez da pitzadurarik edo muino alturik egon behar, horrek radar-garaieraren interpretazio faltsuak ekarriko bailituzke.
  2. Eremuak ez dute harri handirik izan behar.
  3. Aukeratutako eremuak jaitsiera-moduluak ahalik eta erregai gutxien kontsumitzeko aukera eman behar du.
  4. Ereamuak Saturno V-ren denbora birziklatzeko aukera eman behar du, jaurtiketa egiteko atzerako kontua atzeratzen bada.
  5. Apolo astronavearen eskura egon behar da, itzulera libreko ibilbidean, bertan erregairik erabili behar izan gabe.
  6. Eguzkiak zerumugaren gainean 7 eta 20 ° arteko altuera duen argiztapena izan behar du, eta jaitsiera-moduluaren atzean, hori alunizatze-puntura hurbiltzen denean.
  7. Lurraren maldak ez du % 2tik gorakoa izan behar

Ilargiraino misioak[10][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agentzia Ondo atera Porrotoak Totala
NASA 36 14 50
USAF 1 1 2
Lavochkin 16 22 38
Energia 2 16 18
CNSA 4 0 4
ISAS 2 0 2
JAXA 1 0 1
ISRO 1 0 1
ESA 1 0 1
LuxSpace 1 0 1
SpaceIL 0 1 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «NASA - NSSDCA - Spacecraft - Details» nssdc.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  2. Portillo, Germán; Portillo, Germán. (2019-05-23). «Apolo misioak: gizakiak ilargira egindako bidaiei buruz jakin behar duzun guztia» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Ingelesez) «China lunar probe sheds light on the 'dark' side of the moon» AP NEWS 2021-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. Eider, Carton Virto. (2007-02-07). «Ilargira» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. «Project Apollo: A Selective Bibliography of Books» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. Luis, Bandres Unanue. (2001-06-01). «Lurretik Ilargira» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Ingelesez) «NASA» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. Lartzanguren, Edu. «Ilargiraino eta buelta» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. (Ingelesez) «How NASA Picked the Moon Landing Sites» Hack the Moon (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. (Ingelesez) «Every Mission to the Moon, Ever» The Planetary Society (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]