Ildefons Cerdà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ildefons Cerda» orritik birbideratua)
Ildefons Cerdà


Bartzelonako Aldundi Probintzialeko Presidentea

1873 - 1874
Benet Arabio i Torres (en) Itzuli - Melcior Ferrer i Bruguera (en) Itzuli

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1854 - 1856

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1851 - 1852
Barrutia: Bartzelona
Bizitza
JaiotzaCentelles1815eko abenduaren 23a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaLas Caldas de Besaya (en) Itzuli1876ko abuztuaren 23a (60 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Clotilde Bosch i Carbonell (en) Itzuli  (1848 -  1862)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEscuela Técnica Superior de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos (Universidad Politécnica de Madrid) (en) Itzuli
(1835 - 1841) ingeniaritza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, arkitektoa, hirigilea, politikaria eta ingeniari zibila
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Demokratiko Federala

Ildefons Cerdà i Sunyer (Sant Martí de Centelles, Bartzelona, 1815eko abenduaren 23Las Caldas del Besaya, Kantabria, 1876ko abuztuaren 21) ingeniari, politiko eta hirigile katalana izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832an arkitekturako ikasketak hasi zituen Bartzelonan, baina ez zituen bukatu. Ingeniaritza ikasketak Madrilen egin ondoren (1835-1841) Bartzelonan bizi izan zen berriz 1849tik aurrera. 1867an, Urbanizazioaren Teoria Orokorra ospetsua argitaratu zuen. Bertan, hirien demografia-arazoei eta garapen industrialari konponbideak bilatzen saiatu zen. Proposatutako teoriak nolabait jadanik ezarriak bazituen aurretik egindako Bartzelonako zabalgune (Eixample) proiektuan, ezbairik gabe bere lanik garrantzitsuena, hirigintzaren diziplina modernoaren hastapentzat har daitekeena. Haren helbururik nagusia hiri-bilbearen isotropia izan zen, hiri osoan zehar berdintasuna eta irisgarritasuna ahalbidetzeko.

Lan Garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1855 - Memoria del Anteproyecto de Ensanche de Barcelona (MAEB siglez ere ezaguna).
  • 1859 - Teoría de la Construcción de Ciudades (TCC siglez ere ezaguna).
  • 1861 - Teoría de la Viabilidad Urbana y Reforma de la de Madrid (TVU siglez ere ezaguna).
  • 1863 - Teoría del Enlace del Movimiento de las Vías Marítimas y Terrestres (TEM siglez ere ezaguna).
  • 1867 - Teoría General de la Urbanización (TGU siglez ere ezaguna).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ildefons Cerdà Aldatu lotura Wikidatan