Ile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ilea batez ere proteikoa den harizpia da, dermiseko folikuluetatik hazten dena eta gizakiengan bereziki buruan agertzen dena. Hala ere, emakume eta gizonengan ilearen distribuzio eredu desberdinak daude biologikoki.

Ezaugarriei dagokienez, ehundura mota handi bi daude, kizkurra alde batetik eta leuna bestetik. Kolore guztiak bestela bi pigmenturen emaitza dira, horitik gorrira doanak feomelaninaren menpe daude batetik eta marroitik beltzerakoak eumelaminak eraginda.

Estetikoki arrunt osagai garrantzitsua da antzinatik, eta kulturak molde ezberdinak eskaitzen ditu.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertrikosia edo hirtsutismoa ilearen larregizko hazkuntza da, emakumezkoengan banaketa aldaketa dakar gizonezkoen itxura emanez, eta gizonezkoengan ilea leku normaletan banatzen da baina gehiegizko kopuruan.

Bestela, burusoiltasuna edo alopezia ilearen eskasia da, eta gizonei gehiago eragiten die biologikoki.

Asaldura hauetaz eta beste batzuetaz arduratzeko dermatologia da espezialitate medikorik egokiena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ile Aldatu lotura Wikidatan