Ile-larru fetitxismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Furry mugimenduko kide batzuek mozorroak sortu dituzte, fursuit deituak.
Marraztutako pertsonaia baten adibidea

Ile-larru fetitxismo, nazioartean Furry, furry fandom edo ploch, fikziozko animalia antropomorfismoetan interesa duen azpikultura bat da. Animalia antropomorfikoen interesa gizakiak lehen zibilizazioetatik izan badu ere[1][2], furry terminoa zientzia fikzioari lotuta agertzen da, 1980ko hamarkadatik aurrera. Bere jatorria, Fred Patten historialariaren arabera, Steve Gallacciren Albedo Anthropomorphics komikiaren inguruko eztabaidan dago.

Azpikultura eta talde urbano honetako kideak Internetekin hasi ziren komunikatzen, eta laster antolatu ziren gaiari buruzko konbentzioak. Konbentzio horiei furcon deitzen zaie (ingelesezko furry convention hitzen elkarketatik) eta bertan artistak, mozorrotutako furriak (fursuiters) eta kulturaren jarraitzaileak bildu ohi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) SPIEGEL, Matthias Schulz, DER. «Is the Lion Man a Woman?: Solving the Mystery of a 35,000-Year-Old Statue - DER SPIEGEL - International» www.spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  2. Fréger, Charles.. Wilder Mann. ISBN 978-3-86828-295-5. PMC 785504507. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]