Ile-orratz
| Ile-orratz | |
|---|---|
| clothing in ancient Greece (en) | |
Ile-orratza[1] pertsona baten ilea eusteko erabiltzen den elementu luzea da. Ile luzea alde batera uzteko erabil daiteke, erosoagoa izan dadin edo orrazkera landuagoa izan dadin. Ilerako apaingarrien ebidentziarik goiztiarrena Venusen estatuatxoetan dago, hala nola Brassempouyko andrean eta Willendorfeko Venusean. Badirudi hainbat orrazkera sortzea, batez ere emakumeen artean, kultura eta garai guztietan ohikoa dela, eta iraganeko eta egungo gizarte ugarik erabiltzen dituzte osagarri horiek.
Asirian eta Antzinako Egipton erabilitako ile-orratzak metalezkoak,[2] marfilezkoak eta zur landukoak ziren, besteak beste. Bere funtzioa orrazkera landuei eustea zen. Elementu hauek, hilobiek erakusten duten bezala, luxuzko objektuak izan zirela iradokitzen dute egiptoarren artean eta, ondoren, greziarren, etruskoen eta erromatarren artean.[3][4] 1901ean, jatorriz Zeelanda Berrikoa zen Ernest Godwardek kiribildutako pina asmatu zuen, arrakasta handia ekarri zion eta larako modernoaren aurrekoa izan zen tresna.
Ile-orratzak helburu estetikoa izan dezake — harribitxi bat bezala apainduta badago eta apaindurak baditu — edo erabilgarria izan daiteke — ia ikusezina, ilea bere lekuan eroso uzteko erabilia —. Batzuk orratz soil bat dira, baina bertsio modernoek luzera desberdineko kableak dituzte, erditik tolestu daitezkeenak, mutur bat U forman amaitua eta bestea tolestura txikiak. Osagarri horiek 5-15 cm luze izaten dira, eta, horri esker, hainbat orrazkera-estilotan jar daitezke. Tolestura horiei esker, orratzari eusten zaio mugimenduak egitean. Kelly Chamandyk ile-orratz bat patentatu zuen 1925ean.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia] [2011]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pelucas, tintes y extensiones en el antiguo Egipto» historia.nationalgeographic.com.es 2021-03-03.
- ↑ Fletcher Joann. (2016). «The Egyptian Hair Pin: practical, sacred, fatal» Internet Archaeology doi:..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las fascinantes piedras talladas perdidas hace casi 2.000 años y encontradas en los desagües de unos baños romanos» BBC News Mundo.
- ↑ (Ingelesez) in: Canadian Patents Database. Canadian Intellectual Property Office 2009-3-29.