Ilegorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakume ilegorria

Ilegorria, kaskagorria edo bilogorria ile kolore laranja edo gorrixka duen pertsona da. Ile gorria, munduko toki askotan agertzen den ezaugarri fisiko bat da. Giza populazioaren %1 edo %2an ikus dezakegu, eta maiztasun handiagoarekin (%2 - %6) Europako iparraldeko edo ipar-mendebaldeko jatorria duten pertsonen artean.

Feomelano pigmentu gorrixkaren maila altuak eta eumelanina pigmentatuaren maila nahiko baxuak ditu ezaugarri, eta azal zuri argiarekin, begi kolore argiekin, gorputzeko zein aurpegiko oreztekin eta argi ultramoreekiko sentikortasunarekin[1] lotzen da. Ile gorriarekiko erreakzio kulturalak mespretxutik[2] mirespenera aldatu dira urteetan zehar. Ilegorri terminoa, dakigunez, 1510etik erabiltzen da.

Zerk eragiten du ile gorria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melanokortina bat errezeptorea

Ile gorria ezaugarri genetiko errezesibo bat da, 16. kromosoman melanokortina bat errezeptorean (MC1R) gertatzen diren gene mutazio batzuk eragiten dituena. Ezaugarri errezesiboa, bi gurasoengandik jaso behar da ilea gorri bihur dadin. Ondorioz, ile gorri mutazioa duten pertsonak gehiago dira benetan ile gorria dutenak baino. Adibidez, Eskoziako biztanleen %40ak gutxienez badu mutazioa, baina %13a bakarrik da ilegorria.[3]

Larruazalaren eta ilearen pigmentazioa bi melanina motak eragiten dute: eumelaninak eta feomelaninak. Ohikoena eumelanina da, kolore marroi-beltzeko polimeroa, ilea eta larruazala tindatzearen arduraduna. Feomelaninak tonu gorriagoa du eta ezpainetan, titimuturretan zein genitaletan ikus dezakegu. MC1R genean gertatzen diren mutazioek, eumelaninak baino gorritasun gehiago eragiten dute eta ile gorria zein oreztak sortzen dituzte. Ilegorria izateko probabilitatea nahiko txikia da, zeren ile horiaren gene arduraduna (% 16) eta MC1R genea (% 4) eduki behar baitira, biak batera.[4][5]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorri mota asko daude, batzuk laranjagoak edo ilehoriarekin nahastuak, beste batzuk ilunagoak, ile gaztain gorrixka, adibidez. Izan ere, pertsona batzuek MC1R mutazio posible bat edo batzuk baino ez dituzte. Ilearen argitasuna, azken batean, larruazalaren eta ilearen pigmentazio orokorra erregulatzen duten beste mutazio batzuen mende dago.

Feomelanina edukitzeak ilea kolorez aldatzea ahalbidetzen du jasotzen duen argiaren eta ilegorri tonuaren arabera, arrokatuagoa, kobrezkoagoa, beigeagoa, akastunagoa (tonu ilunetan), edo are laranjatuagoa edo gorriagoa, Eguzkiaren argitan areagotzen delarik. Ile ilegorriaren tonalitate ezberdinak, bi melanina moten kopuru eta kontzentrazioaren arabera aldatzen dira, argienetik ilunenera: ilegorri arrosa, marrubi horia, jengibrea, kobrezkoa, tiziarra eta gaztain argi gorrixka.

Ilegorrien presentzia, batzuetan, kaukasiar edo populazio kaukasiarretan bakarrik ikusten da, eta, oso gutxitan, populazio mestizatuetan. Oro har, azalaren pigmentazio argiagoarekin lotuta dago, baina ez beti, eta melanomekiko eta larruazaleko beste nahasmendu batzuekiko joera handiagoa du.

Ilegorri tonu bakoitzari begi kolore bat egokitu dakioke, ileko bi melanina moten kopuru eta kontzentrazio berarekin, ordena berean, argitik ilunera: begi berde oso argiak (ilegorri arrosa), begi berde turkesa, urdinxka edo grisaxka (marrubi horia), begi berde esmeralda eta lima (jengibrea), begi berde ilunak (kobrea).[6]

Ezaugarri bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilegorriek oso azal argia dute normalean, hau abantaila bat da iparraldeko latitudeetan eta oso euritsuak diren herrialdeetan. Alegia, eguzki argia urria den tokietan, azalik argienek eguzki argiaren xurgatzea hobetzen du, gorputzak D bitamina sortzeko ezinbestekoa baitu. Baina, eguzki-erredurak eta azaleko minbizia izateko arriskua handiagoa da ilegorrietan.[7]

Oro har, larruazalaren pigmentazio argiagoari lotuta dago. Hau, batez ere, ilegorriek, oso eumelanina gutxi dutelako da (ile hori argia duen pertsona baten berdina), larruazala beltzarantzea ahalbidetzen duena, eta feomelanina izaten dute, normalean, eguzkiarekiko esposizioaren ondoren azala narritatzen duena eta beltzaranik ez duena. Badira kaukasoarra ez diren beste arraza bateko pertsona ilegorriak, ilehoriak bezala, baina oso arraroa da ikustea, eta mestizajeren bat besterik ez dute.

Bestelarik, oreztak edukitzeko joera egon ohi da ilegorrien artean, baina ezaugarri hori ez da derrigorrez ilegorria izan behar, eta, beraz, guztiek ez dituzte. Gainera, MC1R genea duten pertsonak (ilegorriak, gaztain-kolorekoak/beltzaranak feomelaninarekin eta genearen eramaileak) hobeto zahartzen dira; izan ere, ile gorria eta azal argia duen genea zahartzea atzeratzen duen genearen berdina da.

Ilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorria ezaugarri errezesiboa denez, ilehoriek bezala, beharrezkoa da bi gurasoek MC1R genea izatea, ile horia duen geneaz gain, eramaile moduan (genea badute baina ez dute adierazten) edo fenotipikoki, hau da, horietako bat edo biak ilegorriak izatea edo izana.

Bada larruazal oso argia duen pertsona-multzo bereizgarri bat, ile gaztain-kolore iluna edo beltza duena, batez ere Irlandan, baina baita Europako gainerako herrialdeetan eta kaukasiar populazioan ere, irlandar beltzarana bezala ere ezagutzen dena. Pertsona horiek MC1R genea duten gaztain-kolore/beltzaranak dira (% 5a munduan; Eskozia bezalako herrialdeetan, horien % 40 dira), eta, beraz, feomelanina sortzen dute; hala ere, ez dira ilegorriak, aldi berean eumelanina kopuru moderatuak sortzen dituztelako (ile hori iluna edo gaztain-kolore argia duen norbaitek dituen berberak), eta, beraz, ile-gorriak dira. Era berean, ohikoa da pertsona horiek begi berdeak izatea, erlazionatuta egoten baitira.

Ohikoa da jendeak ilegorriek eumelaninarik ez dutela pentsatzea, eta haren ordez feomelanina sortzen dutela, baina hori gezurra da, bestela albinoak izango liratekeelako. Eta hau, bi baldintzak bat datozenean bakarrik existitzen da, albinismoa eta ile gorria aurkeztuz (egoera horretan gorri-gorri argia izango litzateke, ez baita eumelaninarekin nahasten). Ile gorrixka duten pertsonek, gehienbat feomelanina sortzen dute, baina baita eumelanina ere, nahiz eta oso gutxi izan, ile hori argia duen norbaitekin konparatuta.

Sarritan ikusten dira bizar ilegorria eta ile gaztain-kolorekoa edo gaztain-argia duten gizonak. Lehen, bi feomelanina motak ekoizteko alelo bakarra (2ren ordez) jarauntsi izanagatik zela uste zen, baina hau gezurra da. Benetako arrazoia, batzuetan, bizarra ilea baino pixka bat argiagoa izaten dela da. Beraz, berezitasun hori duten pertsonek txikitan ilegorriak izan dira edo gaztain-kolorekoak dira feomelaninarekin.

Ilegorri batek edo beltzaran/gaztain-kolore feomelaninadun batek ilea ilehori tindatu nahi izanez gero, zailago du, melanina hori aurkeztean beti geratuko baitzaio zerbait ilegorria, eguzkiaren argiarekin kolorez aldatzean. Aitzitik, MC1R genea ez duen ilehori edo beltzaran/gaztain-koloreko batek ezingo luke ilegorria eduki, argiaren arabera kolore uniformea izango litzatekeelako. Gaztain-kolore/beltzarana ilundu nahi bada, ilehori batek eta ilegorri batek ez dute arazorik, pigmentua ezkutatzen baita. Gainera, ilegorriei ez zaie ile grisa jartzen adinarekin, baizik eta lehenengo ilehori arrosa jartzen zaie, eta, azkenik, oso adinean aurrera egin ahala, erabat zuria izaten dute, pigmentua gogorragoa delako.

Osasun arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorrixka duten pertsonek melanomak pairatzeko arrisku handiagoa dute, Eguzkiaren esposizio oldarkorraren ondorioz, baina probabilitate gutxiago prostatako minbizia garatzeko, gizonen kasuan, osteoporosia eta hezurren artrosia izateko edo D bitaminaren ekoizpen handiagoaren ondorioz bihotzeko gaixotasun jakin batzuk izateko.

Minarekiko sentikortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egindako ikerketaren arabera, orokorrean ilegorriak minarekiko sentikorragoak dira, baina sentikortasun gutxiago dute dentistek erabiltzen dituzten tokiko anestesia[8] motekiko. 2004ko ikerketa baten arabera, ilegorriek anestesiko[9] [10]gehiago behar zuten estimulazio elektriko desatsegin baten mina blokeatzeko. Beste ikerketa baten arabera, ilegorriak hotz- eta bero-sentsazioekiko sentikorragoak dira, eta hortzetako lidokaina anestesikoa ez da hain eraginkorra ilegorrientzat.[11]

Azaleko minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilegorriek askotan azal argia izaten dute, eta ezaugarri horrek azaleko minbizia izateko arriskua areagotzen duela jakina da. Gainera, ile gorrira daraman mutazio genetiko partikularrak larruazaleko minbizia izateko arriskua areagotu dezake, ikerketen arabera. MC1R genearen mutazioek ile gorria, larruazal argia eta beltzarantzeko gaitasun txarra eragiten dituzte, eta erradiazio ultramorearen (UV) eraginpean jartzean minbizia izateko arrisku handiagoa izateko azaleko zelulak ezartzen dituzte. Emaitza bezala, UV izpiekiko esposizioaren ondoren, PTEN erritmo altuagoan suntsitzen da, eta pigmentuak sortzen dituzten zelulen hazkuntza (melanozitoak deitutakoak) minbizian bezala bizkortzen da, ikertzaileen arabera. Azterketa laborategiko plater batean sagu eta zeluletan egin zenez, ikerketa gehiago behar da mekanismo bera pertsonengan gertatzen den ikusteko.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorria Europako Paleolitoan sortua izan zitekeela iradoki da, bereziki Neanderthalek ere ile gorria zutelako. Orain arte (Kroaziatik) probatu den Neanderthalgo espezimen bakarrak ez zuen MC1R mutazio bera, gizaki modernoetan ile gorriaren arduraduna zena (Arg307Gly bezala ezagutzen den mutazio hau). Baina, Neanderthalek Homo Sapiensekin batera 600.000 urtez eboluzionatu zutenez eta Europa osoan, Ekialde Ertainean eta Erdialdeko Asian azpiespezie ugari zituztenez, ezin da baztertu Neanderthalgo azpiespezie berezi batek MC1R mutazioa Homo Sapiensera transmititu izana. Hala ere, ile gorria nabarmen falta edo oso baxua da Europan, I. haplotaldeko portzentai altuagoekin (adib. Finlandia, Bosnia, Sardinia) eta R1a (Ekialdeko Europa), Paleolito eta Mesolitoko europarrekin lotutako bi leinu bakarrak. Beraz, beste leku batzuetan bilatu behar dugu ile gorriaren iturria. Harrigarria bada ere, erantzuna R1b-ko jendearengan dago, Brontze Aroan Erdialdeko eta Mendebaldeko Europa birkolonizatu zela uste baita[12].

R1b haplotaldearen jatorria konplexua da eta gaur egun arte eztabaidan murgilduta daude. Gaur egungo egileak Ekialde Ertaineko jatorri baten teoria bultzatzen du, ondoren Ipar Kaukasorako eta Estepa Pontikorako migrazioa egiten du, Brontze Aroan Balkanak inbaditzeko abiapuntu bezala balio duelarik, ondoren Erdialdeko eta Mendebaldeko Europa. Teoria hau da, baita ere, Udmurten, asiar zentralen eta Tarim momien artean ile gorriaren presentzia azaltzen duen bakarra.[13]

Zelto-Germaniarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorria zeltekin[14] lotu izan da aspalditik. Antzinako greziarrek eta erromatarrek ilegorriak deskribatu zituzten zeltak, eta Erromatarrek germaniarrez ere berdina esan zuten. Gaur egun ere, egia da deskripzio hau.

Ile gorria ia soilik Europa iparraldeko eta erdialdeko fenomenoa den arren, Ekialde Ertainean kasu bakan batzuk aurkitu dira. Udmurtak, Errusiako Volgaren iparraldeko arroan bizi den Uralica tribua, Kazan eta Perm artean, ile gorriaren intzidentzia handia (%10etik gora) duten europar bakarrak dira. Seguruenik Udmurtak eta Tajikuak ez dira zeltak, ezta alemaniarrak ere. Hala ere, pertsona hauek guztiek arbaso komun bat partekatzen dute, "R1b" haplotalde kromosomiko bakar batera doana.

Neanderthalekin lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R1b haplotaldea, ziuraski, Goi Paleolitoan banandu zen, duela 25.000 urte inguru. Lekurik probableena Erdialdeko Asia da, gaur egun Kaspiar itsasoa denaren inguruan, azken izotz aroa amaitu ondoren soilik bihurtu zena itsaso, Errusia mendebaldeko izotz geruzak urtu ondoren. Kaspiar Itsasoa sortu ondoren, ehiztari-biltzaile nomada hauek, Kaspioren Caucaso-Anatoliaren alderik berde eta aberatsenean amaitu zuten, non tokiko animaliak etxekotu ahal izan zituzten, behiak, txerriak, ahuntzak eta ardiak adibidez.

Ile gorrirako mutazioa Neanderthalengandik heredatzekotan, Erdialdeko Asiako Neanderthal batena izango litzateke, beharbada Uzbekistan modernoarena, edo Ekialdeko Anatolia/Mesopotamikoarena. Mutazioa, ziuraski, beste leinu batzuetara pasa zen milurteko batzuetan, R1b tribuak oinordetu aurretik. Bestela, R1b pertsonen artean ere bereiz zitekeen, Neolitoan bezain berandu (baina ez beranduago).

Migrazio indoeuroparrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramika garatu ondoren, edo ziurrenik Ekialde Ertaineko bizilagunen trebetasunak bereganatuz (nabarmen G2a haplotaldea), R1b tribuaren zati batek Kaukasotik zehar migratu zuen, bazkaleku zabalak euren artaldeentzat aprobetxatzeko. Hemen sortu zen proto-indoeuropar kultura, eta estepa euroasiatikoko bertako R1a tribuetara hedatu zen.

Volga-Ural eskualdean, K. a. 4000- K. a. 3300 inguruan, Ipar Kaukason brontzezko lana agertzearekin batera, R1b eta R1a leinuen hedapen ikusgarria ekarriko zuen, Proto-indoeuropar hiztun hauek, Europako mendebaldeko zerrenda atlantikora migratu zuten, Siberia ekialdera, eta Egiptotik India eta hegoalderako bide guztia. K.a. 3500 urtetik R1b gehienek mendebalderantz migratu zuten Itsaso Beltzaren kostaldean zehar, metaletan aberatsak ziren Balkanetara, non "Europa zahar" kalkolitikoko tokiko biztanleekin nahastu ziren. R1b zenbaki txiki batek, R1a, Siberiara eta Erdialdeko Asiara lagundu zuen, horregatik, noizbehinka, ile gorria eremu horietako R1a populazioetan agertzen da, eragin fundatzailearen ondorioz.

Erregistro arkeologikoek inbasio segida iraunkor hau oso bortitza izan zela adierazten du, eta ordura arte loratuak ziren Balkanetako eta Karpatoetako zibilizazioen erabateko suntsipena ekarri zuela. R1b inbaditzaileek, tokiko emakumeak emazte eta ohaide bezala hartu zituzten, etnia misto berri bat sortuz. Ondorioz, hizkuntzak eboluzionatu egin zuen, Europa Zaharreko hizkuntzen mailegu hitzak hartuz. Entitate etniko eta linguistiko berri honi proto-italiar-zeltogermaniar jendea dei dakioke.

Danubio ibaiaren arroan (Bavaria bezain mendebaldean) ia milurteko bat igaro ondoren, K.a. 2500 urtetik aurrera, mendebalderantz hedatzen jarraitu zuten, mendebaldeko Europara. Izan ere, mendebalderanzko hedapena, ziuraski, R1b fakziorik mendebaldekoenak soilik egin zuen, Alpeetatik iparraldera ezarri zena, Austria eta Bavaria inguruan, eta Uneticeren kultura garatu zuen. R1b leinu asko Balkanetan mantendu dira, non pixkanaka populazio indigenekin nahastuz joan ziren, ondoren hurrengo milurtekoetan etorkin eta inbaditzaile oldeekin, greziarrak, erromatarrak, bulgariarrak eta otomandarrak kasu. Ile gorriaren arrasto ia guztiak Europako hego-ekialdean galdu ziren, azken 5.000 urteetan eskualdean izandako inbasio-bolada luzeak ekarritako ile iluneko pertsona kopuru handiaren ondorioz. Antzinako greziar idazleen arabera, ile gorria ohikoa zen traziarren artean, Bulgaria modernoaren inguruan bizi zirenak, gaur egun, ia galdua dagoen eskualde bat. Hala ere, ile gorriko aleloek, tokiko geneen multzoan bizirik iraun zuten, baina ezin dira adierazi, ile argia pigmentatzeko beste generik ez dagoelako.

Ile gorria hiru adarretan banatuta dute proto-indoeuroparrek (proto-zeltikoa, proto-italikoa eta proto-germanikoa). Uste denez, R1b-U106 azpilotura bezala sortu zen adar proto-germaniarra, egungo Austriatik Herbehereetara eta Alemaniako ipar-mendebaldera migratu zuen. Bere hedapena jarraitu zuten (beharbada K.a. 1200etik) Danimarkara, Suediako hegoaldera eta Norvegiako hegoaldera, non, tokiko I1 eta R1a populazioekin nahastu ondoren, antzinako germaniar kultura sortu zen.

Gaur egun, germaniarren arteko ile gorriaren maiztasuna altuagoa da Herbehereetan, Belgikan, Alemaniako ipar-mendebaldean eta Jutlandian. Hau da, R1b portzentajerik altuena da, eta, ustez, R1b bidez ebazten den lehen eskualdea, Eskandinaviako R1a eta I1 pertsona rubioekin nahastu eta Alemaniako hegoaldera Burdin Aroan hedatu aurretik. Beraz, ilegorria lotuagoa dago germaniar mendebaldeko herri kontinentalekin, eta gutxiago Suedian sortu ziren eskandinaviar eta germaniar tribuekin, godoak eta bandaloak kasu. Honek azaltzen du, baita ere, zergatik Ingalaterrako hegoaldeko kokagune anglosaxoiek ile-gorri maiztasun handiagoa duten Eskandinaviako ipar-ekialdeko kokaguneek baino.

Ile gorria, tartana janzten zuen Chärchän gizakiaren artean ere aurkitu zen, Tarim momietako bat, K.a. 1000. urtekoa, egilearen arabera, uigure modernoen artean R1b egotearen ardura zuten Europa erdialdeko zelten adar bat zena. KAko 2000 urtetik tartanarik erabiltzen ez zuten lehen Tarim momiek, DNArekin probatu eta R1a haplotaldeko kide bezala identifikatuak izan zirenak, ez zuten ile gorririk, R1a domeinua zuten populazio modernoek bezala.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorriaren maiztasun handiena Irlandan[15] (%10-30) eta Eskozian[16][17] (% 10-25) da, ondoren Galesen (% 10-15), Kornualles eta Ingalaterrako mendebaldean, Bretainian, Frantzia-Belgikako mugan, Suitzako mendebaldean, Jutlandian eta Norvegiako hego-mendebaldean. Hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeetan, ile gorria biztanleriaren %1 baino gutxiagotan bakarrik agertzen da: Espainiako iparraldea, Italiako erdialdea, Austria, mendebaldeko Bohemia, mendebaldeko Polonia, Baltikoko herrialdeak eta Finlandia.

Oro har, ile gorriaren banaketa, antzinako zeltiar eta germaniar herrien migrazioekin lotuta dago. Era berean, ukaezina da maiztasun altuenak zelten eremuetan ikusten direla beti, batez ere gaur egun arte edo duela gutxi arte zeltak izan diren eremuetan.

Norvegiako hego-mendebaldea ile gorriaren jatorria izan daiteke. Genealogia genetikoari esker, duela gutxi aurkitu da, Norvegiako hego-mendebaldeko ile ilunaren eta gorriaren eragin handiena (ilehoria ez bezala) R1b-L21 haplotaldea gisa ezagutzen den gurasoen leinuaren portzentaje handiago batekin bat datorrela. Hau, Irlanda eta Eskoziako ipar-mendebaldean ohikoa da (Bederatzi Erreinuetako Niallen leinuan). Ziurtzat jo daiteke  bikingoek, irlandarrek eta eskoziarrek Norvegiako hego-mendebaldera eraman zituztela, eta gertaera honek eskualde honetako ile gorriaren maiztasuna handitu zuela.[18]

Iparraldeko eta mendebaldeko Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorria ohikoagoa da Europako iparraldeko eta mendebaldeko ertzetan. Irlandak ditu ile gorri gehien per capita munduan, ile gorria dutenen portzentajea %10 ingurukoa baita. Britainia Handiak ere ile gorria dutenen portzentaje handia du. Eskozian, biztanleen %6 inguruk ile gorria dute; Edinburgo da ilegorri gehien dagoen hiria eta horrek munduko ile gorriaren hiriburu bihurtzen du. 1907an, Eskoziako ilearen kolorearen ikerketa handienak, 500.000 pertsona baino gehiago aztertu zituenak, ile gorria zuten eskoziarren ehunekoa %5,3koa zela aurkitu zuen.[19]

Europa ekialdea eta hegoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian, ile gorriaren maiztasuna  biztanleriaren %0,57koa da, eskualde ezberdinetan maiztasuna aldatu gabe. Sardinian, ile gorria biztanleriaren %0,24ko maiztasunean dago. Viktoriar Aroko etnografoen ustez, Errusiako Volga eskualdeko Udmurt herrian "munduko gizonik ilegorrienak" ziren. Volga eskualdeak, oraindik ere, ilegorri portzentajerik altuenetako bat du. Ile gorria judutar herri ashkenazien artean ere badago. 1903an, poloniar juduen %5,6ak ile gorria zuten. Beste ikerketa batzuen arabera, emakume juduen %3,69ak, oro har, ile gorria zuten baina gizon judu guztien %10,9 inguruk bizar gorria dute.

Europako kulturan, XX. mendea baino lehen, ile gorria estereotipikoki ezaugarri judutzat hartzen zen: espainiar inkisizioan, ile gorria zuten guztiek, judu gisa identifikatuak izan ziren. Italian, ile gorria judu italiarrekin lotu zen, eta Judas, tradizionalki, ilegorri bezala irudikatzen zen italiar eta espainiar artean. Ile gorria juduen ezaugarria den estereotipoa Ekialdeko Europan eta Errusian oraindik mantentzen da.[20]

Afrikako iparraldea eta Mediterraneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokoko eta Aljeriako berbereen herrietan noizbehinka ilegorriak agertzen dira. Ile gorriaren maiztasuna bereziki esanguratsua da Marokoko riftarren eta Aljeriako kabiliarren artean, hurrenez hurren. Marokoko erreginak, Lalla Salmak, Mohammed VI.aren emazteak, ile gorria du. Abd ar-Rahman I.ak ere ile gorria zuen, bere ama esklabu bereber kristau bat zen.[21]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asian, ile gorria arabiar, irandar, mongoliar eta turkiar jatorriko herri batzuen artean aurki daiteke. Asiako zenbait tokitan, antzinako giza hondakinak kontserbazio egoera bikainean  aurkitu dira. Adibidez, Txinako Xinjiang hiriko Tarim momia ospetsuetako batzuk ile gorri eta marroi gorrixka zuten.[22]

Khakasiako (Hego Siberia) burdin garaiko hilerri batean giza ilearen hainbat lagin kontserbatu dira. Ile asko gorri ageri dira, eta hilerriko burezur batek bibote gorri bat zuen. Yenesi kirgiarrak, sarri, ilegorri bezala deskribatuak izan ziren txinatar iturrietan. Asiako antzinako indoeuropar kultura nomada batzuek ile gorri ugari zutela esan zen, Saka, tokiarioak eta Yuezhi barne.[23]

Weiren Liburuan, Wei Shou idazle txinatarrak, Liu Yuan, Xiongnu hegoaldeko kazikeak, bizar luzean ile gorriko hariak zituela dio.

Lehen turkiarren artean ile gorriaren beste adibide batzuk daude. Esaten denez, Muqan Qaghanek, Turkiako Khaganateko hirugarren Qaghanek, ile gorria eta begi urdinak zituen.

Ögedei Khan (Ogodei)
Meridianoak eta Paraleloak

Mongoliar Inperioaren sorreran parte hartu zuten pertsona askok ile gorria zuten. Mongoliar-persiar multzoan, Ghazan Khan asiarraren garaian Rashid al-Din-ek idatzi zuenez, Genghis Khanek ile gorria zuen. Genghis Khanen gizonezkoen lerroko arbasoek ile gorria zutela ere esan zen, eta bere ondorengo gehienek, Ogodei, Hulagu eta Jochi kasu, ile gorria ere bazutela. Rashid al-Dinek esan zuen Genghis Khan harritu egin zela bere bilobak, Kublai Khanek, bere ile gorria heredatu ez zuela jakitean.[24]

Kipchak herria, Asia erdialdeko turkiar talde etniko bat zen, Urrezko Hordaren indar militarretan zerbitzatu zuena, mongoliarrek konkistatu ondoren. 'Kang mu' dokumentu historiko txinatarrean, Kipchak herria ilegorri eta begi urdin gisa deskribatzen da. Timur turkiar-mongoliar enperadoreak, Tamerlan bezala ere ezaguna, ile gorrixka eta bizar gorria zuen.

Ablai Khan, Kanato Kazajoko Khan bat zen. Genghis Khanen ondorengoa zela baieztatu zuen. Bizarraren kolorea gorri samarra zen.

Amerika, Ozeania eta Saharaz hegoaldeko Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako emigrazioak gizaki ilegorrien populazioa ugaritu du Ameriketan, Australian, Zeelanda Berrian eta Hegoafrikan.

45. paraleloa, muga naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genealogista genetikoentzat berehala agerikoa da ile gorriaren mapa R1b haplotaldearen maiztasunarekin korrelatzen dela Europako iparraldean eta mendebaldean. Ez da erlazionatzen Europako hegoaldean dagoen R1b ehunekoarekin, larruazalaren eta ilearen pigmentazio argian inplikatutako beste gene batzuk daramatzaten pertsonen artean ile gorria nabarmenagoa delako. Mediterraneoko pertsonek pigmentazio askoz ilunagoak dituzte (eumelanina altuagoa), bereziki ileari dagokionez, alelo gorriei adierazteko aukera gutxi ematen diena. Beltz gorrixka, ile beltzak ezkutatzen du beti, eta oso gutxitan ikusten da ile marroi ilunean. Gainera, hautespen naturalak, pixkanaka, Mediterraneoko populazioetako ile gorria ere murrizten du, eskualdeko eguzki argi kopuru altuak eta izpi ultramore indartsuek, azal argiko ilegorrietan, hilgarria izan daitekeen melanoma sortzeko aukera gehiago zituztelako.

Latitude berean, ile gorriaren maiztasunak korrelazio harrigarria du R1b leinuen ehunekoarekin. Frantzia erdialdea, Italia iparraldea eta Kroazia zeharkatzen dituen 45 iparraldeko paraleloa, dirudienez, muga natural garrantzitsu bat da ile gorriko maiztasunentzat. 45. paraleloan, izpi ultramoreak hain indartsu bihurtzen dira, jada ez dela abantaila ile gorria eta azala oso argia izatea. 41. paraleloan, ilegorriak oso arraro bihurtzen dira, baita R1b eremu altuetan ere. Muga naturalak, ziuraski, eguzkiarekin eta orokorrean klimarekin zerikusi handia du, 45. paraleloa, Ekuador eta Ipar poloaren arteko bidearen erdian baitago.

Eslaviar, Baltiko eta Finlandiar herriak, nagusiki, R1a, N1c1 eta I1 haplotaldeetakoak diren herrietatik datoz. Bere R1b jatorri mugatuak, MC1R mutazioa, herri hauetan askoz arraroagoa dela esan nahi du. Horregatik, larruazala eta ile argia izan arren, eta ipar-mendebaldeko europarren latitude berean bizi diren arren, ia inork ez du ile gorririk, jatorri alemaniar partziala duten poloniar edo txekiar batzuez gain.

Diskriminazio edo estigma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Egipton, ile gorria, Seth jainkoarekin lotu zela esaten da, eta, ondorioz, gorri koloreko pertsonak, sarri, umiliatuak izaten ziren, baita sakrifikatuak ere. Aitzitik, orain ere, faraoi egiptoar askok, benetan, ile gorria zutela badakigu, oraindik momifikatutako hondakinetan mantentzen diren ile gorrizko ile-xerloek, testigantza ematen baitute.

Erromatarrek ile gorria aipatzea merezi duen ezaugarri fisiko bat bezala ikusten zuten. Tacito idazleak antzinako britainiar tribuetako "ile gorri eta gorputz adar handiez" hitz egiten du, eta beste idazle erromatar mordo batek europar kontinenteko germaniar eta galiar tribuetan ikus zitekeen ile gorri deigarriari erreferentzia egiten diote. Era berean, antzinako greziarrek ere ile gorriaz hitz egiten zuten. Izan ere, Akiles eta Menelao, greziar lan epiko horretan, Homeroren Iliadan deskribatzen denaren arabera.

Ile gorria nolabait Biblian aipatzen den euspena dago. Adan hitza, ustez, hebreerazko "gorri" edo "ruddy" hitzetik dator, eta interpretazio honek, pertsona asko, bai Esau eta bai David erregea ilegorriak zirela sinestera eraman ditu. Batzuek "Kainen marka" ile gorria dela susmatzen dute.

Ile gorriaren inplikazio erlijioso eta espiritualak Europa kristauaren arteak eta ikonografiak indartu dituzte. Bai Judas eta bai Maria Magdalena sarritan ile gorriarekin, eta batzuetan laranjaz, erretratatu zituzten, eta honek ile gorriaren eta paganismoaren arteko lotura indartzen lagundu du.

Britainiar uharteetan, ile gorrien proportzio handiagatik ezaguna den toki batean, aberastasun mistoak egon dira koloreagatik. William Shakespeare antzerkigileak "kolore zatitua" bezala deskribatu zuen eta Charles Dickens autore ingelesak sarritan bere liburuetan pertsonaia zitalenen itxura nabarmentzeko erabiltzen zuen. Bestalde, XIX. mendeko artista prerrafaelitarrek kolorea goraipatzen zuten eta ile gorria bere lanaren ezaugarri komun bihurtu zen.

Aipatzekoa da, buruzagi britainiar asko kolorez bedeinkatuak izan zirela, Isabel I.a, Oliver Cromwell, Boudicca eta Winston Churchill barne. Washington eta Jefferson presidente estatubatuarrak ere ilegorriak ziren. Gaur egun, ile gorriak leku bitxia du gure kultur paisaian. Sorginkeriarekin eta heresiarekin duen lotura duela gutxi berretsi dute Dan Brownen (Da Vinci Kodea) eta J.K. Rowlingen liburuek (Harry Potter liburu saga), eta Interneten etorrerak koloreari buruzko espekulazioen loraldi berri bat ekarri du. Neanderthalek ile gorrirako genea zutela jakin izanak, hau oraindik gehiago sutu du .

Sorginkeria eta heresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ile gorria, itxuraz, sorginkeria ikur bat zen Europa kristauan, eta, askotan, erru markatzaile bezala ikusten zela esaten da, sorgin bilatzaileen begietara. Hau zein neurritaraino den egiazkoa, ziur asko inoiz ez dugu jakingo, baina bai ile gorria benetan fidagaitza ez zela eta susmoak piztu zituen zerbait zela. Hona hemen aurreiritzi horren adibideak: Ilegorrien mesfidantza Erdi Aroan ilegorrien adibide asko estereotipatuak dira, ez oso fidagarriak. "Alfredeko atsotitzek" ohartarazi dute ez duela pertsona ilegorri bat aukeratzen lagun gisa, eta "secretum Secretorum" ek ilegorriak aholkulari gisa erabiltzearen aurka ohartarazi du.

Konfiantza faltaren ideia hauek Judasek, Kristoren traidoreak, ile gorria zuela pentsatzearekin paraleloan doaz. Izan ere, Judas, sarri, ile gorriarekin edo bizar gorri batekin erretratatua izan zen Erdi Aroko artelanetan. Ruth Mellinkoff egileak, "Outcasts" liburuan, aurreiritzi horri buruz hitz egin zuen, gizartean ile gorriaren gutxiengo izaeraren emaitza zela uste baitzuen. Honela idatzi zuen: "Ile gorria, bizar gorria eta azal gorrixka - Bereizita edo konbinatuta - susmagarritzat, lizuntzat eta arriskutsutzat hartu dira, ez zituztelako normaltasunaren estandarrak betetzen... funtsezkoa da kontuan hartzea gutxiengoen ezaugarriak direla arraza- eta etnia- talde guztietan, baita irlandarren artean ere, ilegorri gehiago dituztela uste baita".

Europako herrialde guztietatik, frantziarrek ile gorriko iritzirik baxuena zutela dirudi. XIX. mendean, "Judasen poil" (Judasen ilea) esaldia oraindik erabiltzen zen ezaugarria deskribatzeko, eta, jada, Frantzian, 1.500 sorginek birao egiten zioten Ama Birjinaren izenari, hari "la Rousse" (ilegorria) deitzen ziotelarik.

XII. mendeko jakintsu frantses bat ere izan zen, bere arerioetako bat, bere ile gorria etengabe barregarri utziz gutxietsi zuena. Hala ere, joera hau geldiarazi zuen frantziar historiako pertsonaia Cyrano de Bergerac izan zen. Honela idatzi zuen: "Ile gorriz estalitako buru ausart bat, bere izpien erdian eguzkia besterik ez da, hala ere, askok gaizki hitz egiten dute hartaz, gutxik baitute izateko ohorea. Ez al dugu ikusten naturako gauza guztiak gorriak direla? Elementuen artean, esentziarik handiena eta substantziarik txikiena duena sua da, bere koloreagatik."

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, Sandro Botticelli eta Dante Gabriel Rossetti bezalako artistek ile gorriaren sinbolismo indartsua irudikatu dute. Askotan promiskuitatea, sentsualitatea, baldartasuna eta abar iradokitzeko eta beste batzuetan aingerutar idealizazioa. Adibidez, Maria Magdalenaren irudikapenek, bekatua, bertutea, lizunkeria eta kastitatea irudikatzen dute aldi berean, nolabaiteko tentsio estetiko eta kulturala eragiten dute.[25]

Zentzu askotan, tentsio honek gizartean ile gorriaren estigmatizazio polarizatua islatu du. Angelikoa edo deabruzkoa, beste mundu batekoa edo sakonki probintziala, ile gorriak bi muturrak irudikatzen ditu. "Ona" edo "txarra" bezala interpretatzen bada, askotan bi gauzekin du zerikusia: generoa eta klasea. Judas, Jesusi traizioa egin zion dizipulua, maiz ile gorriarekin margotzen da ere. Bere kasuan, kolorea ez dago idealizatuta, ezta sexualizatuta ere ez, endekapenaren islada da.[26]

XIX. eta XX. mendeetan, artista modernoek ile gorriaren sinbolismoa erabiltzen jarraitu zuten. Zenbait irudik Jesus ilegorria irudikatzeko tradizioari jarraitu zioten, jainkotasuna iradokitzeko. Beraz, Jesusentzat ile gorriak beste mundutar bat iradokitzen badu, Mariarentzat lizunkeria; eta Judasentzat, degenerazioa.[27]

Artelana Margolaria Urtea Margolana
Athenais John William Godward 1908
John William Godward - Athenais - 1908.jpg
Ioniar neska dantzan John William Godward 1902
Godward-Ionian Dancing Girl-1902.jpg
Emakume Apaiza John William Godward 1893
Godward A Priestess2 1893.jpg
Chloris John William Godward 1902
Godward-Choris - A Summer Rose-1902.jpg
Saria Edmund Blair Leighton 1901
Edmund blair leighton accolade.jpg
Venusen garaipenaren alegoria Agnolo Bronzino 1540-1545
Venusen jaiotza Sandro Botticelli 1486
Sandro Botticelli 046.jpg
Nire emakumea loroarekin Hans Baldung 1527-1528
Hans Baldung 019.jpg
Justizia emakume biluzia ezpata eta ezkata batekin Lucas Cranach der Ältere 1537
Gerechtigkeit-1537.jpg
Sibylle Bacchiacca 1525-1550
Bacchiacca - Sibyl.jpg
Magdalena Francesco Furini 1603-1646
Francesco Furini, La Maddalena by Stefano Bolognini.JPG
Magdalena penitentea Jusepe de Ribera 1638-1640
José de Ribera 010.jpg
Udazkeneko hostoak John Everett Millais 1856
Millais - Herbstblätter.jpg
Maria Magdalena Anthony Frederick Augustus Sandys 1860
Mariya Magdalena.jpg
Julia Smith Caldwellen erretratua Anthony Frederick Augustus Sandys 1829-1904
Julia Smith Caldwell, by Anthony Frederick Augustus Sandys.jpg
Helena Troiakoa Anthony Frederick Augustus Sandys 1829-1904
Helen of Troy - Anthony Frederick Augustus Sandys.jpg
Galdua Anthony Frederick Augustus Sandys 1829-1904
Perdita Anthony Frederick Augustus Sandys.jpg
Venusen jaiotza Amaury Duval 1862
Duval La Naissance de Venus.jpg
Irakurlea Jean-Jacques Henner 1829-1905
Jean Jacques Henner - La liseuse.jpg
Ilegorri ederra Jean-Jacques Henner 1829-1905
Jean Jacques Henner - A Red haired Beauty.jpg
Idilioa Jean-Jacques Henner 1872
Jean Jacques Henner - Idylle.jpg
Maitea Dante Gabriel Rossetti 1865-1866
Die Geliebte.jpg
Maria Magdalena basamortuan Pierre-Cécile Puvis de Chavannes 1869
Puvis de Chavannes-Mary Magdalene in the Desert,1869.jpg
Breatrix bedeinkatua Dante Gabriel Rossetti 1864-1870
Dante Gabriel Rossetti - Beata Beatrix, 1864-1870.jpg
Emakume harroa Dante Gabriel Rossetti 1866
Dante Gabriel Rossetti - Monna Vanna.jpg
Actaea, kostaldeko ninfa Frederic Leighton 1853-1858
1868 Frederic Leighton - Actaea.jpg
Antigona Frederic Leighton 1882
Antigoneleigh.jpg
Fiammettaren ikusmena Dante Gabriel Rossetti 1878
A Vision of Fiammetta by Dante Gabriel Rossetti.jpg
Ariadna Naxosen Evelyn De Morgan 1877
Ariadne in Naxos, by Evelyn De Morgan, 1877.jpg
Kostaldea James Tissot 1878
James Tissot - Seaside.jpg
Esklabo zuria Jean Lecomte du Noüy 1888
The White Slave.jpg
Kaiola duen neskatoa Berthe Morisot 1885
Berthe Morisot 004.jpg
Pentsamendu urrunak John William Godward 1892
John William Godward - Far Away Thoughts.jpg
Neska orrazten Pierre-Auguste Renoir 1894
Pierre-Auguste Renoir 072.jpg
Amaren musua Mary Cassatt 1896
Cassatt Mary Maternal Kiss 1896.jpg
Godiva andrea John Collier 1898
John Collier - Lady Godiva - c 1898 - Herbert Art Gallery and Museum.jpg
Lilith John Collier 1889
Lilith (John Collier painting).jpg
Umea lurrean John Collier 1909
John Collier - The Land Baby.jpg
Maitasun-edabea Evelyn de Morgan 1903
The Love Potion.jpg
Emakumea ilea lehortzen Joseph DeCamp 1899
DeCamp Joseph R Woman Drying Her Hair.jpg
Emakumearen aurpegi zuria Sophie Gengembre Anderson 1823-1903
SophieAndersonTakethefairfaceofWoman.jpg
Joana Arc-ekoa Gaston Bussière 1908
Joan of Arc, by Gaston Bussiere.jpg
Danae Gustav Klimt 1907-1908
Gustav Klimt 010.jpg
Katuarekin jardutea Franz Marc 1910
Franz Marc 001.jpg
Maitasun eskutitza A. M. Simonetti 1874-1922
Simonetti - Rothaarige Frau öffnet gespannt den Liebesbrief.jpg
Artistaren emaztea eta musa Alice Guérin Crist 1876-1941
Helleu - Alice Guérin.jpg
Ekin Leonard Winterowski 1923
WINTEROWSKI Leonard Akt aktorki Kazimiery Niewiarowskiej, 1923.jpg
Jo, irlandar ederra Gustave Courbet 1865
Gustave Courbet - Jo, la belle Irlandaise (MET-Museum).jpg

Zinema, antzerkia, musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) P, Valverde; E, Healy; I, Jackson; Jl, Rees; Aj, Thody. (1995 Nov). «Variants of the Melanocyte-Stimulating Hormone Receptor Gene Are Associated With Red Hair and Fair Skin in Humans» Nature genetics PMID 7581459 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  2. «BBC News | E-CYCLOPEDIA | Gingerphobia: Carrot-tops see red» news.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  3. (Ingelesez) Maciamo. «Eupedia» Eupedia . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  4. (Ingelesez) «Hair color gene study sheds new light on roots of redheads' locks» ScienceDaily . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  5. (Ingelesez) Reference, Genetics Home. «Is hair color determined by genetics?» Genetics Home Reference . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  6. (Ingelesez) Hooton, Earnest A.. (1940). «Stature, head form, and pigmentation of adult male Irish» American Journal of Physical Anthropology (1): 229–249 doi:10.1002/ajpa.1330260131 ISSN 1096-8644 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  7. (Ingelesez) «Why do redheads sunburn so easily?» Pressconnects . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  8. Liem, Edwin B.; Lin, Chun–Ming; Suleman, Mohammad–Irfan; Doufas, Anthony G.; Gregg, Ronald G.; Veauthier, Jacqueline M.; Loyd, Gary; Sessler, Daniel I.. (2004-8). «Anesthetic Requirement is Increased in Redheads» Anesthesiology (2): 279–283 ISSN 0003-3022 PMID 15277908 PMC 1362956 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  9. Mogil, J; Ritchie, J; Smith, S; Strasburg, K; Kaplan, L; Wallace, M; Romberg, R; Bijl, H et al.. (2005-7). «Melanocortin-1 receptor gene variants affect pain and µ-opioid analgesia in mice and humans» Journal of Medical Genetics (7): 583–587 doi:10.1136/jmg.2004.027698 ISSN 0022-2593 PMID 15994880 PMC 1736101 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  10. (Ingelesez) «Anesthesia & Analgesia» journals.lww.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  11. (Ingelesez) Blue, Laura. (2009-08-12). «Do redheads really feel more pain? The jury’s still out» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  12. (Ingelesez) Harvey, Jacky Colliss. (2015-06-09). Red: A History of the Redhead. Running Press ISBN 978-1-60376-403-2 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  13. «Oxford Blueprint: 31.05.01: Red hair genes 100,000 years old» web.archive.org 2001-07-09 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  14. (Ingelesez) «Celts' red hair could be attributed to the cloudy weather» IrishCentral.com 2017-06-30 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  15. (Ingelesez) Moffat, Alistair. (2011-05-01). The Scots: A Genetic Journey. Birlinn ISBN 978-0-85790-020-3 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  16. (Ingelesez) «Auld Reekie is world capital for ginger hair» HeraldScotland . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  17. Gray, John. (1907-07-01). Memoir on the Pigmentation Survey of Scotland.. doi:10.2307/2843323 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  18. (Gaztelaniaz) «Pelirrojos en el mundo» www.pelirrojos.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  19. Stevens Coon Carleton.. (1939/00/00). The Races Of Europe. The Macmillan Company. . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  20. Abel, Ernest L.. (2001). Jewish genetic disorders : a layman's guide. Jefferson, N.C. : McFarland . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  21. Stirling, John. (1870-01-01). The Races of Morocco. doi:10.2307/3025183 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  22. (Ingelesez) Bretschneider, E.. (2000). Mediaeval Researches from Eastern Asiatic Sources: Fragments Towards the Knowledge of the Geography and History of Central and Western Asia from the 13th to the 17th Century. Psychology Press ISBN 978-0-415-24486-2 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  23. Maenchen-Helfen, Otto. (1973). The world of the Huns; studies in their history and culture. Berkeley, University of California Press . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  24. Lkhagvasuren, Gavaachimed; Shin, Heejin; Lee, Si Eun; Tumen, Dashtseveg; Kim, Jae-Hyun; Kim, Kyung-Yong; Kim, Kijeong; Park, Ae Ja et al.. (2016-09-14). «Molecular Genealogy of a Mongol Queen’s Family and Her Possible Kinship with Genghis Khan» PLoS ONE (9) doi:10.1371/journal.pone.0161622 ISSN 1932-6203 PMID 27627454 PMC 5023095 . Noiz kontsultatua: 2020-04-29.
  25. (Ingelesez) Brooks, Katherine. (2015-09-23). «A Brief Survey Of The Most Glorious Redheads In Art History» HuffPost . Noiz kontsultatua: 2020-04-30.
  26. (Ingelesez) Dotson, Sarah. (2019-05-24). «Untangling the Symbolism of Art History’s Most Famous Redheads» Artsy . Noiz kontsultatua: 2020-04-30.
  27. (Ingelesez) «Why are artists infatuated with red hair? | Art UK» artuk.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]