Iletsuaren zaletasun


Iletsuaren zaletasuna, nazioartean eta ingelesez furry, furry fandom edo ploch, fikziozko animalia antropomorfismoetan interesa duen fandom (zale multzo) bat da. Animalia antropomorfikoen interesa gizakiak lehen zibilizazioetatik izan badu ere,[1][2] furry terminoa zientzia fikzioari lotuta agertzen da, 1980ko hamarkadatik aurrera. Bere jatorria, Fred Patten historialariaren arabera, Steve Gallacciren Albedo Anthropomorphics komikiaren inguruko eztabaidan dago.
Azpikultura eta talde urbano honetako kideak Internet bidez hasi ziren komunikatzen, eta laster antolatu ziren gaiari buruzko konbentzioak. Konbentzio horiei furcon deitzen zaie (ingelesezko furry convention hitzen elkarketatik) eta bertan artistak, mozorrotutako zaleak (fursuiters) eta kulturaren jarraitzaileak bildu ohi dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) SPIEGEL, Matthias Schulz, DER. «Is the Lion Man a Woman?: Solving the Mystery of a 35,000-Year-Old Statue - DER SPIEGEL - International» www.spiegel.de (kontsulta data: 2020-06-16).
- ↑ Fréger, Charles.. Wilder Mann. ISBN 978-3-86828-295-5. PMC 785504507. (kontsulta data: 2020-06-16).