Iliana Iotova
Iliana Malinova Iotova (bulgarieraz: Илияна Малинова Йотова; Sofia, 1964ko urriaren 24a) bulgariar kazetari eta politikaria da. Bulgariako presidentea da 2026ko urtarrilaren 23tik.
Sofiako Lizeo Frantsesean ikasi zuen. Bulgarierazko Filologian eta Frantses Filologian masterra egin zuen Sofiako Unibertsitatean. Estrasburgoko École nationale d'administration-en eta Estrasburgoko Unibertsitateko Europako Ikasketen Zentroan ikasi zuen. 1990 eta 1997 artean albiste-aurkezle aritu zen Bulgariako telebistan, eta, ondoren, Bulgariako Alderdi Sozialistako prentsa-zuzendaria izan zen.
2005ean Bulgariako Parlamentuko diputatu hautatu zuten, eta 2007tik 2017ra Europako Parlamentuko diputatu izan zen. 2017 eta 2026 artean Bulgariako presidenteordea izan zen eta 2026ko urtarrilaren 33an herrialdeko presidente bihurtu zen Rumen Radeven dimisioaren ondoren.