Ilirio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ilirio
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Polifemo eta Kadmo
Ama Galatea eta Harmonia
Seme-alabak Taulas, Autarieus, Perrhaebus, Q1171961, Q16326956 eta Q12875576

Greziar mitologian, Ilirio (antzinako grezieraz Ιλλύριος), Kadmo eta Harmoniaren seme bat zen, Iliria gobernatzen amaitu zuena. Beste bertsio batzuen arabera, Polifemo ziklopearen eta honen emazte Galatearen semea eta Zelto eta Galataren anaia izango litzateke. Polifemoren seme-alaba hauek, Siziliatik migratu eta euren omenez izendaturiko herrietan gobernatuko zuten (zeltak, galaziarrak eta iliriarrak).

Iliriok, sei seme izan zituen: Enkeleo, Autario, Dardano, Medo, Taulas eta Perrebo. Alabaren batzuk ere izan zituen: Parto, Daorto, Dasaro, etab... Ilirioren seme alabek, honako herri hauek sortu zituzten: taulantiarrak, perrebiarrak, enkelearrak, autariarrak, dardaniarrak, parteniarrak, dasaretiarrak eta daorsiarrak. Autariok, Panonio izeneko seme bat izan zuen, hau, aldi berean, Eskordisko eta Tribaloren semea izan zelarik, euren omenez deituriko herriak sortu zituztenak, eskordiskoak eta tribaliarrak.