Iliturgi
Iliturgi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | erromatar hiri eta antzinako hiri |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°58′19″N 3°46′26″W / 37.97183°N 3.774°W |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Citerior |
Mendizaletasuna | |
Geologia | |
Garaia | Erromatar Inperioa |
Iliturgi edo Iliturgis iberiar hiria izan zen. Tiberio Sempronio Grakok birfundatu zuen, Hispania Ziteriorreko pretore izan zenean (k.a. 181-179). Betis ibaiaren (gaur egungo Guadalquivir) ondoan eta hegoaldean zegoen, egungo Mengíbar udalerrian. Erromatarren populazioa «Encomienda de Maquiz» deituriko aztarnategian zegoen, eta iberiera, berriz, 2017an La Muela muinoan aurkitu zuten.[1] Hala ere, denbora luzez Andújar inguruan zegoela uste izan zen, antzinako Isturgi hiriarekin nahastuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Gerra Punikoan, erromatarren alde jarri zenez, kartagotarrek setiatu egin zuten. Hala ere, setioak altxatu egin ziren. Publio eta Gneo Kornelio Eszipion anaiak garaitu zituztenean, Iliturgi eta Cástulo kartagotarren alde jarri ziren. Gainera, erromatar iturrien arabera, Iliturgiko hiritarrek gerran zehar babes bila bertara ihes egin zuten erromatarrak exekutatu zituztela esaten da. Eszipion Afrikarrak k.a. 206. urtean hiria berreskuratu zuenean, bere biztanle guztiak hilarazi eta gorpuak erre zituen.
Erromatar hiri bezala, Iliturgi Betika probintziaren zati izan zen,[2] eta tamainan hazi zen.
Eufrasio Iliturgikoa bere lehen gotzain kristaua izan omen zen. VII. mendean, Sisebuto errege bisigodoak Iliturgin eliza bat eraiki zuen Eufrasioko hilobiaren gainean, baina VIII. mendean, musulmanek Iberiar penintsularen konkistatu zutenean, Eufrasioren erlikiak Galiziara lekualdatu zituzten.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte askoan, Iliturgi egungo Andújar hirian zegoela pentsatu zuten,[3] baina, ondoren, Mengíbar udalerrian zegoen «Encomienda de Maquiz» aztarnategiarekin identifikatu zuten. Hipotesi hori oraindik indarrean dago, eta arkeologo eta historialari gehienek onartzen dute. 2019an, egile batzuek proposatu zuten egungo Jaén hiriaren azpian egon zitekeela.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) López, Javier. (2017-7-19). «Descubierta en Jaén una ciudad íbera destruida por Escipión durante la Segunda Guerra Púnica» (html) ABC.
- ↑ Mangas Manjarrés, Julio. (1995). De Aníbal al emperador Augusto: Hispania durante la República romana. in: Historia de España. Madril: Historia 16, 28 or. ISBN 84-7679-278-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaya, Vicente G.. (2018/11/21). «El proyectil que resolvió un enigma» El País ISSN 1134-6582..
- ↑ (Gaztelaniaz) Muñoz, Raúl. (2019/05/31). «Iliturgi, ni Andújar ni Mengíbar» Cadena SER.