Iliupersis
Iliupersis | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Arktino Miletokoa | |||
Jatorrizko herrialdea | Antzinako Grezia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | olerkia eta epika | |||
Hizkuntza | antzinako greziera | |||
Telesaila | Ziklo epiko | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Ziklo epiko | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Troia | |||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Iliupersis, grezierazko Ἰλίου πέρσιςetik, Ilionen arpilaketa esan nahi duena, antzinako greziar literaturako olerki epiko galdu bat da. Lan hau, ziklo troiarrekoa zen, eta Troiako Gerraren elezaharraren zati bat kontatzen zuen. Kronologikoki, bertan kontatzen diren gertaerak, Iliada Txikian kontatzen direnen ondoren (horietakoren batzuk gainjartzen diren arren) eta Nostoi edo Itzulerak izenburukoak kontatzen direnen aurretik kokatzen dira.
Iliupersis izeneko lanaren egiletza, antzinako idazleek, Arktino Miletokoari eman zioten. Lana, hexametro daktiloetan idatzitako bi hitz neurtuzko liburuz osatua dago.
Datatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iliupersis lana, ziuraski, K.a. VII. mendean idatziko zen, baina ez dago horren ziurtasunik. Beste antzinako iturri batzuk, Arktino, K.a. VIII. mendean bizi izan zela uste dute, baina, beste batzuk, askoz beranduago bizi izan zela.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iliupersisen jatorrizko testuaren txatal gutxi batzuk baino ezin izan dira kontserbatu.
Olerkia, troiarrak, greziarrek, aurretik euren kanpamendua izan zen eta bertan behera utzi zuten tokian utzi zuten zurezko zaldiarekin zer egin eztabaidatzen ari direla hasten da.
Kasandra eta Laokoontek, zaldi horren barnean soldadu greziarrak daudela diote, baina, beste batzuk, Atenearen erlikia sakratu bat dela, eta hau da euren artean geratzen den iritzia, troiarrek, euren itxurazko garaipena ospatzen duten bitartean. Bitartean, jainko batek, Laokonte eta bere semeetako bat hiltzen dituen suge bat bidaltzen du; hau ikusirik, Eneasek eta bere gizonek, Troia uzten dute, gertatuko zena aurreikusiz.
Gaua iritsi zenean, gerlari greziarrak zaldiaren barnetik irten ziren, hiriko ateak ireki zituzten eta greziar armadaren osotasunari sartzen utzi zioten, Tenedos uhartetik itzuleran bidaiatu zuena, uharte horretan ezkutatuta egon zirelarik. Troiarrak, sarraskituak izan ziren, eta euren hiriari su eman zioten.
Arpilaketan, gertaera bitxi batzuk gertatu ziren: Neoptolemok Priamo erregea hil zuen, Troiako erregea Zeusen aldarean babestu zen arren; Menelaok Deifobo hil zuen, eta itzuleran eraman zuen bere emazte Helena, Ayax Minorrek, Kasandra, hau babestuta zegoen Atenearen aldaretik tarrasean eraman zuen.
Greziarrak, egin zuen sakrilegioagatik Ayax harrikatu behar ote zuten eztabaidatzen ari ziren bitartean, hau, Atenearen aldarean babestu zen. Arpilaketaren ondoren, aipaturiko jainkosak itsasoan hil zuen.
Odiseok, Hektorren seme jaio berria zen Astianakte hil zuen; Neoptolemok, Hektorren emazte Andromaka gatibu hartu zuen. Ondoren, greziarrek, sakrifizio bat egin zuten: Priamoren alabetako bat, Polixena izan zen sakrifizio horretako biktima, Akilesen hilobi gainean, honen izpirituaren haserrea baretzeko.
Izenburu bereko beste lan batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estesikorok, K.a. VI. mende edo K.a. VII. mendeko siziliar jatorriko greziar olerkariak, Iliupersis izeneko beste olerki bat idatzi zuen, hau ere galdua dagoena.
Polignotok, K.a. V. mendeko margolari bat izan zena, Gnidoko hiriak ofrendatutako Delfoseko eraikin batetako harresi batean margolan batzuk egin zituen. Margolanek, galduta daudenak baina Pausaniasek xehetasunez deskribatzen dituenak, Troiaren hartzearen atalak irudikatzen dituzte, eta, hauek ere, Iliupersis izena jasotzen dute.