Illaminako Ateak (BU-56)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Illaminako Ateak
BU-56 Illaminako Ateak 02.jpg
Illaminako Ateak (BU-56) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Illaminako Ateak (BU-56)
Illaminako Ateak (BU-56)
Illaminako Ateak (BU-56) (Nafarroa Garaia)
Udalerria Izaba
Koordenatuak 0° 45′ 23.5″ N, 42° 55′ 41.4″ W / 0.756528°N,42.928167°W / 0.756528; -42.928167Koordenatuak: 0° 45′ 23.5″ N, 42° 55′ 41.4″ W / 0.756528°N,42.928167°W / 0.756528; -42.928167
Altuera 1985
Sakonera 1408
Bisitagarria bai
Erreferentzia BU-56
Katalogoa Nafarroako Katalogo Espeleologikoa

Illaminako Ateak (Nafarroako Katalogo Espeleologikoan BU-56 kodea daramana) Euskal Herriko leizerik sakonenetakoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leize hau Izaban (Nafarroa Garaia) kokatua dago, Erronkari, Baretos eta Huesca artean zabaltzen den Larrako Mendigunean, Budogia izeneko mendian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlas, Ahüñemendi eta Hiru Erregeen mendien artean zabaltzen den mendi eremua da Larra, eta lehen mailako erreferentzia espeleologikoa da nazioartean: urtero, joan den 100 urtetik hona, mundu osoko espeleologoak biltzen dira bertan, ordutik hona etenik izan ez duen esplorazio eta aurkikuntza katean.[1] 1966tik hona, ARSIP erakundean koordinatuta aritzen dira.[2]

1979 urtean, Lizarra, Satorrak eta Frontenac espeleologia taldekoak Budogia mendi inguruko leizeak esploratzen ziharduten.[3]  BU-56 izenekoan sakontzea lortu zuten, esplorazio zirraragarri bati hasiera emanez;[4] hurrengo urterako -1192ko sakonerara ailegatuak ziren, eta bertan St. Georges lurpeko ibaia aurkitu zuten,[5] garrantzi handiko aurkikuntza: hain zuzen ere, ordura arte ibai hori inork aurkitu gabea zuen, Fernand Ravier hidrogeologoak 1953 urtean bere existentzia deduzitu zuenetik. Ordura arte, St. Georges ibai honen puntu ezagun bakarra bere irteera zen: Urdatx / Santa Graziko Illamina Ziloa.[6]

Lehen hilabeteetako esplorazioa oso bizkorra izan zen, eta 1981erako espeleourpekariak -1338 metrotara ailegatuak ziren.[7]  Hurrengo urteetan BU-56 leizeak ezinbesteko lekua izan zuen Larrako lanen plangintza orokorrean, eta mota askotako lanak egin ziren barruan, puntako esplorazioaz gain. Adibidez, 1986 eta 1987an euskal taldeak ikerketa hidrokimiko, geomorfologiko, sedimentologiko eta biologikoan aritu ziren, eta Studenets Pleven espeleologia talde bulgariarrak esploratzaileen fisiologia eta psikologiari buruzko ikerketak burutu zituzten leizearen barruan;[8]  gainera, bere espeleourpekariak -1408eko sakonerara ailegatu ziren.[9] 1988tik aurrera espeleologoak mugimendu handi honen ondorio txar batzuk ere identifikatzen hasi ziren: espedizioek utzitako zaborra garbitzeko kanpainak hasi ziren. Gainera, hain sakonera handian lan egiteak dakarren konplikazio logistiko handiak BU-56ean eginiko lanen erritmoa moteldu zuten.[10]

Dozena bat urteko geldialdiaren ostean, 2013an, Nafar Espeleologi Batzordearen ekimenez, Euskal Espeleologoen Elkargoak berriro ekin zion Illaminako Ateak esploratzeari.[11]  Lanak utzitako puntuan hartuta, harrezkero leize enblematiko honetan lanean aritzen dira urtero, ARSIP-en bitartez Larran ari diren beste taldeekin koordinatuta.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   EEE / NEB Espeleología en el País Vasco Auñamendi 377. orrialdea .
  2.   Queffelec, Corentin Jusqu’au fond du gouffre. Record du monde à la Pierre Saint-Martin. Tome 1 Spéléo Editions 145. orrialdea .
  3.   EEE / NEB, Aquellos maravillosos años, http://larraespeleo.blogspot.com.es/2013/07/aquellos-maravillosos-anos.html. Noiz kontsultatua: 2017-IX-9 .
  4.   Satorrak Espeleologia Taldea, Larra-1979. Campamento Budogia. Descubrimiento BU-56, http://www.satorrak.com/web/index.php/es/investigaciones-espeleologicas/23-macizo-de-larra/81-larra-1979-campamento-budogia-descubrimiento-bu-56. Noiz kontsultatua: 2017-IX-9 .
  5.   Santesteban, Isaac (1980), «Exploraciones Larra-80», Kobie (Bilbo) II (10): 750-761 .
  6.   ARSIP (1989), «Bientôt un siècle d’exploration spéléologique a la Pierre-Saint-Martin», ARSIP Buletina (Urdatx / Santa Grazi) (16): 43-57 .
  7.   Speleo Club Avalon, BU56 - Puertas de Illamina (-1408 m.). The Avalon-project, http://www.scavalon.be/avalonuk/psm/bu56.htm. Noiz kontsultatua: 2017-IX-9 .
  8.   Santesteban, Isaac Memorias de un espeleólogo Sahats . orrialdea .
  9.   Zhalov, Alexey, Cave Diving in Bulgaria, http://www.plongeesout.com/articles%20publication/generaux/plongee%20etranger/ps%20bulgarie/les%20siphons%20bugares%20anglais.htm. Noiz kontsultatua: 2017-IX-9 .
  10.   Santesteban, Isaac Memorias de un espeleólogo Sahats . orrialdea .
  11.   NEB / EEE, Proyecto FNE - UEV, http://larraespeleo.blogspot.com.es/p/proyecto-fne-uev.html. Noiz kontsultatua: 2017-IX-9 .
  12.   Ibarrola, Martín (2018ko abuztuaren 12a), «La vida a 1.000 metros de profundidad: frío, gusanos, escarabajos y agua congelada», El Confidencial, https://www.elconfidencial.com/deportes/2018-08-12/espeleologia-sima-mas-profunda-espana-ilaminako-ateak_1602943/. Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 12a .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]