Edukira joan

Ilmar Raag

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilmar Raag

Bizitza
JaiotzaKuressaare1968ko maiatzaren 21a (57 urte)
Herrialdea Estonia
Hezkuntza
HeziketaOhio Unibertsitatea
Tartuko Unibertsitatea
Hizkuntzakestoniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, kazetaria eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0704664 Allocine: 241618 Allmovie: p415984
Musicbrainz: 1a8b5e84-5fd3-4362-a972-d322be23281c Edit the value on Wikidata
Ilmar Raag 2021eko Iritzi Jaialdian, Paiden, (Estonia).

Ilmar Raag (Kuressaare, 1968ko maiatzaren 21a) estoniar hedabideetako exekutiboa, aktorea, gidoilaria eta zinema zuzendaria da. Ezaguna da batez ere Klass film sozial eta kritikoagatik.[1][2] Estoniako Telebistako zuzendari exekutiboa izan zen 2002tik 2005era. Zutabegile ezaguna da Estoniako egunkari entzutetsu askotan (Postimees, Eesti Päevaleht). Gidoi asko idatzi ditu eta kritikak txalotutako filmak zuzendu ditu, bereziki 1991ko abuztua eta Klass (klasea).

Raag Kuressaare hirian jaio zen 1968ko maiatzaren 21ean.[3] Batxilergoko ikasketak Kingissepako Aleksander Mui bigarren hezkuntzako ikastetxean egin zituen. Tartuko Unibertsitatean lizentziatu zen 1997an eta bere M.A. Gidoigintzan titulua ataera zuen Ohioko Unibertsitatean, Telekomunikazio Eskolan (1999). Hollywoodeko garapen sailetan praktikak egin zituen (New Regency, Phoenix Pictures). Bere karrera profesionalak telebistaren zuzendaritzara eraman zuen. Estoniako Telebista Nazionaleko Erosketen burua izan ondoren, telebista enpresa bereko Batzordeko lehendakari izatera igo zen. 2002an, antzezlan bat taularatu zuen Estoniako antzokietako batean (Ugala). 2004an telebistarako bi gidoi idatzi zituen. Horietako bat zuzendu zuen - 1991ko abuztua telefilm gisa Estoniako Telebisarako eta bestea, hirugarren saria lortu zuen Hartley Merill Nazioarteko Gidoi Lehiaketan eta MEDIA New Talent programaren laguntza jaso zuen.

Zinemagintzan jarraitzeko gogoz, Estoniako Telebistako zuzendari nagusi izateari utzi, eta Klass lehen film luzea egin zuen 2007an. Harrezkero Frantzian Une Estonienne à Paris filmatu zuen Jeanne Moreau eta Laine Mägi protagonista zituela. 2013an, Estoniara bueltan, Kertu estreinatu zuen.[4]

Ilmar Raag Estoniako bizitza publikoan aritu da iritzi emaile gisa. 2013. urteko iritzi buru gisa fitxatu zuen Postimees egunkariak.[5] Ilmar Raagek komunikazio estrategikoaren aholkulari moduan lan egin zuen Estoniako Gobernuko Bulegoan 2015-2016 bitartean, eta komunikazio estrategikoa erakundeen arteko ekintzan oinarritutako komunikazio modu gisa ulertzea sustatu zuen.

2022an Errusiak Ukrainaren aurka egindako erasoaren ondoren, Ilmar Raag aktiboki ari zen Ukraina babesten. Estoniako "Slava Ukraini" GKEaren kontseiluan egon zen eta bertan, emandako diruaren erabilera okerraren salaketak ikertzeko lanekin kolaboratu zuen. Ilmar Raag "Saunas for Ukraine" GKEaren kide sortzailea ere izan zen.[6]

  • 2022 Erik Kivisüda (ezizenez Erik Stoneheart)
  • 2014 I Won't Come Back
  • 2015–2017 Vaba mehed (telesaila)
  • 2013 Kertu (aka Love Is Blind)
  • 2012 Une Estonienne à Paris
  • 2007 Klass (Ikasgela)
  • 2005 August 1991 (telefilma)
  • 1998 Tappev Tartu (film amateurra)
  • 2013 Kertu
  • 2012 Une Estonienne à Paris
  • 2010 Klass: Elu pärast (telebistako miniseriea)
  • 2010 September (dokumentala)
  • 2008 Mina olin siin
  • 2007 Klass (Ikasgela)
  • 2005 Libahundi needus (telefilma)
  • 2005 August 1991 (telefilma)
  • 1998 Tappev Tartu (film amateurra)
  • 2010 Klass: Elu pärast (telebistako miniseriea)
  • 2008 Tuulepealne maa (telesaila)
  • 2006 Tabamata ime
  • 2005 Kohtumine tundmatuga (telefilma)
  • 2004 Visions of Europe ("Estonia: Euroflot" segmentua)
  • 1998 Tappev Tartu (film amateurra)
  • 1997 Minu Leninid (ezizenez All My Lenins)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]