Ilmarinen
| Ilmarinen | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Baliokideak | Jen (en) |
| Ogibidea | errementaria |
Ilmarinen (finlandieraz ˈilmɑrinen ahoskatua, Ilmari edo takoja iänikuinen -euskaraz: «betiereko forjatzailea»- deitua) finlandiar pertsonaia mitologikoa da.[1] Betiereko errementari eta forjatzailea da, egilearen eta asmatzailearen arketipoa Kalevalan birkonpilatutako elezahar nordikoetan. "Seppo" ere deitua, Seppo gizonezko izena da eta errementari esan nahi du finlandieraz.[2]
Ilmarinen finlandiar mitologiako sortzaile nagusia da, letoi, kobre, burdina, urre eta zilarrezko lanetan maisu artisaua, baina maitasunean oso zoritxarrekoa da. Elezaharretako lanak dira, besteak beste, zeruko ganga eskuz egitea eta Sampoa egiteko aukera emango dion forja magikoa armatzea.
Sampoaren forja
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Väinämöinen agure jakintsua emazte baten bila biziki bidaiatzen ari zenean, Joukahainenek eraso eta larri zauritu zuen. Orduan Pohjolako Louhi sorginak erreskatatu zuen. Berak, salbatu eta itzulera ziurtatzearen truke, iparraldeko lurretatik sorterrira, heroiari sampo, errota baten antzeko tramankulu magiko bat, egin ziezaiola eskatu zion. Väinämöinenek erantzun zion berak ez zekiela nola egin lan hori, baina Ilmarinen horretarako prest zegoela.
Horrela, Väinämöinenek hitza eman zuen Ilmarinen Pohjolara bidaliko zuela samporen forja egiteko. Louhik, gailu zoragarri honen eraikuntzaren ordain gisa, bere alaba, Pohjolako dontzeila, ezkontzan entregatzeko konpromisoa hartu zuen.
Etxera itzultzean, Väinämöinen Ilmarinen liluratzen saiatu zen dontzeilaren edertasunaren deskribapen zehatzekin, halako moldez non honek azkenean Pohjolara abiatzea erabaki baitzuen.
Ilmarinen, ordea, zelada bat zela ohartu, eta eskaintzari uko egiten dio, baina Väinämöinenek ez zuen onartu Ilmarinen desertzioa, eta erronka egin zioen izei batera igotzeari eta adarren artean ñirñirka ari den ilargi-argia ekartzeari. Ilmarinen erronka betetzen ari zenean, Väinämöinenek, arao baten intonazioaren bidez, haize bolada batek zuzenean Pohjolara eramango zuen.
Han, Louhik, sorgin horzgabeak, eta bere alabak, Pohjolako dontzeilak inguratu zuten Ilmarinen, eta honek, dontzeilaren edertasuna ikusita, sampo bat egitea onartu zuen.
Sampoa bilatzeko egunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru egunez, sutegi handia muntatzeko leku egokia bilatu zuen. Lekua aurkitu eta arragoa eraiki ondoren, metalak banatu eta lanari ekin zion, Pohjolako esklaboen laguntzaz su magikoa hedatuz.
Lehenengo egunean, Ilmarinen sugarretara begira jarri zen, eta metalak urrezko arkudun balezta baten itxura hartu zuela ikusi zuen. Baina arkuak izpiritu gaizto bat ezkutatzen zuen bere barnean, egunero biktima berri bat eskatzen zuena, eta, beraz, Ilmarinen, sortu ahala, puskatu eta berriro armaren puskak sutara jaurtitzea erabaki zuen.
Bigarren egunean, metalezko ontzi bat agertu zen sutan, urrezko zuaker eta kobrezko besoekin. Gordetzeko gauza ederra bazen ere, bihotz gaiztoa zuen, egonezinez gerrara bultzatzen zuena; horregatik, Ilmarinen ere puskatan puskatu, eta berriz ere sutegia haiekin lotu zuen.
Hirugarren egunean metalezko behi bat atera zen, urrezko adarrak eta eguzkia eta izarrak kopetan zituela. Zekor magikoak umore txarra zuen, halako moldez non Ilmarinen berriro ere hura suntsitu eta haren puskak forjan urtu beharrean aurkitzen baita.
Laugarren egunean, urrezko golde bat agertu zen sutegitik, eskuare urreztatu batekin, kobrezko distirarekin eta zilarrezko heldulekuekin. Baina hondatuta ere bazegoen, landatutako zelaien eta landutako belardien gainean baitzegoen. Etsipenean, Ilmarinen bere sorkuntza suntsituko zuen berriro. Emaitzarik ezak sumindurik, azkenean lau haizetara konjuruak egitea erabaki zuen, sugarrak pizteko.
Haizeek hiru egunez jotu zuten, azkenean sampo sortzen den arte. Sampo errota magiko baten itxura hartu zuen, eta, partitzetik, aleak, gatza eta urrea sortzen zituen. Azkenik, bere sorkuntzarekin pozik, Ilmarinen Louhiri aurkezu zion, eta honek, berehala, lurpeko munduan blindatua eta isilpekoa zen ganbera batean gorde zuen, beste inork eskura ez dezan. Ilmarinen harro-harro bere aurkikuntzarekin, orduan, garaile, Pohjolakodontzeilarengana zihoan, honek bere amak emandako hitza beteko zuelakoan. Heroiak, beraz, ezkontza burutzeko eskatu zion. Dontzeilaren erantzuna zorrotza izan zen, ez zuen bere jaioterria utziko, eta Ilmarinen, berriz, Pohjolatik alde egitera eta, bakarrik eta bihozgabe, bere lurraldera itzultzera behartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Siikala, Anna-Leena. (2013). Itämerensuomalaisten mytologia. Finnish Literature Society ISBN 978-952-222-393-7..
- ↑ (Finlandieraz) «Kalevala ja suomen kieli» Kalevalan kulttuurihistoria (Kalevalaseura).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anon E. Mouse, ILMARINEN FORGES THE SAMPO - A Legend from Finland: Baba Indaba Children’s Stories, Abela Publishing Ltd, 2016