Edukira joan

Ilon Wikland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilon Wikland

Bizitza
JaiotzaTartu1930eko otsailaren 5a (95 urte)
Herrialdea Estonia
 Suedia
Lehen hizkuntzaestoniera
Familia
AitaMaks Pääbo
Hezkuntza
HeziketaQ26253650 Itzuli
Q42536016 Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, artista bisuala eta artista
Lantokia(k)Stockholm
Jasotako sariak

ilon.ee
Discogs: 2508298 Edit the value on Wikidata

Maire-Ilon Wikland (jaiotzez Pääbo; 1930eko otsailaren 5a) Estoniako Tartu hirian jaiotako artista eta ilustratzaile suediarra da[1].

Wikland Tartun jaio zen, Estonian, eta Haapsalun hazi zen, Estoniako kostalde baltikoko Lääne konderrian. 1944an Estoniako bigarren okupazio sobietarretik Suediarantz ihes egin zuen ikaskide baten familiarengana errefuxiatu gisa.[2]

1953an Wiklandek ilustratzaile lana eskatu zuen Rabén & Sjögren argitaletxean.[3] Bertan Mio, min Mio liburua idatzi berri zuen Astrid Lindgren idazlea ezagutu zuen. Hau berehala konturatu zen Wikland "maitagarrien ipuinak marrazten zituena" zela. Wiklandek liburu horretarako marrazki bat egin zuen froga moduan eta horren ondoren Lindgrenekin kolaboratzen jarraitu zuen. Wiklanden hitzetan Lindgren-en idazkerak barneko irudiak etengabe ikustarazten ditue. Baita bizitza errealeko irudietarako inspiratzen ote duen ere. Lindgren-ek "bere barruko neskatoarentzat" idazten zuen bezala, Wikland-ek ere askotan bere barruan dagoen neskatoarentzat marrazten du.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wiklandek Suediako Gobernuaren Illis quorum saria[1] jaso zuen 2002an, berk: "Astrid Lindgren-en idatzietatik abiatuta, giroei eta pertsonaiei bizia emateko gaitasuna nabarmenagatik".[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Suedieraz) «Ilon Wikland» Uppslagsverk - NE.se (kontsulta data: 2025-04-07).
  2. (Ingelesez) Taylor, Neil. (2010). «Ilon's Wonderland» Estonia. Bradt Travel Guides, 225 or. ISBN 9781841623207. (kontsulta data: 2025-04-21).
  3. (Suedieraz) «Böcker för barn och unga vuxna | Rabén & Sjögren bokförlag» www.rabensjogren.sehttps (kontsulta data: 2025-04-07).
  4. (Suedieraz) Regeringens belöningsmedaljer och regeringens utmärkelse Professors namn. (argitaratze data: 2006-01) (kontsulta data: 2025-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]