Iltze ubel
Iltze ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gomphus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gomphus clavatus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Iltze ubela (Gomphus clavatus) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jateko ona bada ere, bere bakantasunagatik merezi du errespetatzea.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karpoforoa: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Borra baten edo kono moztu baten itxura du. Hasieran ia laua da, ondoren kopa gisa hondoratzen da. Gaztetan lila ilun kolorea du, ondoren hori-oliba kolorea hartzen du. Ertz irregularra eta gingilduna du.
Himenoforoa: Tolestura dekurrenteak, adarkatuak, lila edo more kolorekoak, purpura kolorea oinarrian, koloregabetzeko joera du eta tonu horixka hartzen du, esporen koloreagatik.
Hanka: Lodia, 4 eta 6 cm arteko garaiera, betea, gogorra, tomentosoa, more kolore ilunekoa, zahartzean zurbilduaz joaten da.
Haragia: Harroa, lodia, zurixka, airearekin kontaktuan ez da kolorez aldatzen. Usain atsegina du eta zaporea mikatz samarra.[2]
Etimologia: Clavatus epitetoa latinetik dator, borra itxuran esan nahi duen "clavatus" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarri oso preziatua.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da erraza beste espezie batekin nahastea.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean, koniferoen azpian, hostozabaletan eta baso mistoetan ere bai, korroak edo lerroak eratuz, gehienetan ale askokoak. Ez da oso ohikoa gure eskualdean.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 564 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 432 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 164 or. ISBN 84-87997-86-4..