Edukira joan

Ilulissat

Koordenatuak: 69°13′N 51°06′W / 69.22°N 51.1°W / 69.22; -51.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilulissat
Ilulissat
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Danimarka
Danimarkako Erresumako herrialde autonomo Groenlandia
Groenlandiako udalerriAvannaata
Izen ofizialaIlilissat
Jakobshavn
Jatorrizko izenaIlulissat
Posta kodea3952
Geografia
Koordenatuak69°13′N 51°06′W / 69.22°N 51.1°W / 69.22; -51.1
Map
Azalera11,25 km²
Altitudea2.010 m
Demografia
Biztanleria4.737 (2022ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea421 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1741
Telefono aurrizkia94
Hiri senidetuakFredericia, Fuglafjørður eta Hafnarfjörður

Ilulissat (danieraz: Jakobshavn) Groenlandiako Avannaata udalerriko hiririk handiena eta hiriburua da. Lurraldearen mendebaldean kokatuta dago, Zirkulu Polar Artikotik 350 bat km iparraldera. Groenlandiako Estatistika Sailaren datuen arabera 2023ko urtarrilaren 1ean 4.848 biztanle zituen.[1] Groenlandiako hirugarren hiririk handiena da Nuuken eta Sisimiuten ondoren.

Hiriaren izen ofizialak, Ilulissat, izozmendiak esan nahi du groenlandieraz. Danierazko Jakobshavn izenak, berriz, Jakoben portua.

Ilulissat Disko badiaren ekialdeko kostaldean dago, Ilulissateko izotzezko fiordotik (groenlandieraz: Ilulissat Kangerlua) iparraldera. Fiordoa UNESCOren Gizateriaren ondarea da 2004az geroztik.

Ilulissatek tundrako klima du, Köppen klima sailkapenean ET kodeaz adierazia. Negu luze eta hotzak, eta uda epel eta laburrak ditu ezaugarri.


    Datu klimatikoak (Ilulissat (normalak 1991-2020, muturrekoak 1961-2020))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.2 11.9 12.0 13.3 17.2 21.1 21.7 20.6 18.5 19.4 15.3 12.2 21.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.2 -11.3 -10.9 -4.0 3.1 9.0 11.5 9.6 5.3 -0.3 −4.0 −6.3 -0.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.6 -14.8 -14.5 -7.3 0.3 5.8 8.3 6.6 2.6 -2.9 −7.0 −9.4 -3.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −16.2 −18.6 −18.8 -11.6 -2.9 2.7 4.9 3.1 -0.5 -6.0 −10.3 −12.7 -7.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.5 -36.4 -40.5 -29.5 -22.2 -5.9 -1.5 -3.4 -13.8 -18.2 -27.5 -34.0 -40.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 13.3 15.6 13.3 17.8 18.1 23.7 32.3 30.7 41.1 25.1 22.0 17.6 270.6
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 4.3 4.0 4.0 5.0 4.2 4.8 5.3 5.4 7.4 5.3 5.6 5.0 60.3
Eguzki orduak 0 28 93 180 279 300 279 217 120 62 30 0 1588
Hezetasuna (%) 60.1 62.9 64.9 65.5 70.0 71.6 68.7 70.7 68.3 63.6 58.8 61.0 65.5
Iturria: Danimarkako Meteorologia Institutua (tenperatura normalak 1991-2020, eguzkia/prezipitazioa 1961-1984)[2]

Herria Jacob Severin merkatariaren konpainiak sortu zuen 1741ean merkataritza-gune gisa. Haren omenez izendatu zuten Jakobshavngo guduaren ondoren.

Siongo eliza (danieraz: Zions Kirke) XVIII. mendearen amaieran eraiki zen. Bere garaian, Groenlandiako eraikinik handiena izan zen. Ondoan zegoen Sermermiut izeneko kokalekuko azken biztanleak Ilulissatera joan ziren bizitzera 1850ean.

Ilulissateko aireportua, 1983an eraikia, hirigunetik 2,8 km ipar-ekialdera dago eta 1983an eraiki zen. Air Greenland airelineak Ilulissat Groenlandiako ipar-mendebaldeko eta erdialdeko herriekin lotzen du. 2011z geroztik Icelandair airelinearek Islandiako Reykjavík hiriburuarekin konexioa eskaintzen du.

Arctic Umiaq ferryak Ilulissat Sisimiut, Nuuk eta Groenlandiako mendebaldeko eta hego-mendebaldeko kostaldeko beste herri eta kokalekurekin lotzen du.

Ilulissatar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilulissat ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Groenlandiako Estatistika Saila. (2023ko maiatza). Greenland in Figures 2023. Nuuk: Nuuk Offset ISBN 978-87-998113-8-0. (kontsulta data: 2026-01-09).
  2. (Danieraz) «Klimanormaler Grønland» DMI (kontsulta data: 2024-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]