Ilunantz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilunpea, ilunantza eta aurreiluna

Ilunpea itzalaren zatirik ilunena da. Umbraren barnean, argi iturria, itzala eragiten duen objektuak erabat oztopatzen du. Honek, ilunantzarekin kontrastatzen du, non, argi iturria, partzialki bakarrik oztopatzen den.

Eraztun eklipse bat ikusgai den zatia, aurreilun deitzen da. Eraztun eklipse batean, Ilargiak ez du, Eguzkia erabat estaltzeko hainako tamainarik, eta bere itzala, beraz, ez da Lurraren gainazala ukitzeko bezain luzea. Eguzki eraztun eklipse batean, ilargia, argi eraztun batek inguratzen du, eta, eraztuna ikus dezaketen Lurreko tokiak, aurreilunari dagozkio. Aurreiluna itzal negatibo bat bezala ikus daitekeen arren, sekula ez da ilunantza edo ilunpea bezain iluna Eguzki eklipse oso batean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]