Ilusio optiko
Ilusio optikoa ikusmenaren zentzumenean sortzen den ilusioa da errealitate bat hainbat formetan ikustea egiten duena. Hauek burmuinetan lotutako efektu fisiologiko bat izan daiteke (argitasuna, kolorea, higidura... argi distiratsua ikusi ondoren) edo kognitiboa, gure munduaren ezagutza inplikatuta badago (du Rubinen kopa bertan bi aurpegi edo kopa bat ikus daitezke).
Giza garunak soilik gauzaki batean kontzentratu daiteke, beraz, bi formak irudi bakar batean aurkezten direnean, irudiaren nahasmena garuneko nahasmena eragiten du eta horrek errealitatearekin zerikusirik ez duen beste ikuspegi bat sortzen du.
Ilusio optikoak ez dira nahimenaren menpe sortzen eta pertsona batetik bestera sortzen duten efektuak aldatu egiten da.
Artista askok hartu dute ilusio optikoak aukera bat bezala bere obrei sakonera edota kontrastea emateko.
Ilusio optikoa fisiologikoki eskuineko hemisferioan eta ezkerreko garunaren konexioetan gertatzen da, horri esker pertzepzio-gaitasuna daukagu.
Ilusio optiko batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Grid ilusioa
- ispilatze
- holograma
- estereograma
- irradiazio
Ilusio optikoekin lan egin duten artistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Octavio Ocampo
- Maurits Cornelis Escher
- Salvador Dalí
- Giuseppe Arcimboldo
- Marcel Duchamp
- Oscar Reutersvär
- Charles Allan Gilbert
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ebbinghaus ilusioa: Ezkerreko laranja koloreko zirkuluak eskuinekoa baino txikiagoa ematen du baina berdinak dira.
-
Kafe hormako ilusioa: Paraleloak diren marra horizontalek irudi honetan makurtuta ematen dute.
-
Mugimenduaren ilusioa: koloreen kontrasteak mugimenduaren ilusioa sortzen du.
-
Ilusio optikoaren diskoa. Giratzerakon diskoan dauden pertsonaiek mugitzen diren irudia sortzen dute, 1833.
-
Spinning Dancerrek ezkerretara zein eskuinetara egiten duela ematen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Ilusio optikoak.
- (Gaztelaniaz):15 ilusio optiko.