Im Westen nichts Neues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Im Westen nichts Neues
Remarque Im Westen nichts Neues 1929.jpg
Lehenengo edizioa
Datuak
Egilea Erich Maria Remarque
Argitaratze-data 1929ko urtarrilaren 29a
Hizkuntza Aleman
Argitaratzailea Propyläen Verlag
Herrialdea  Alemania
Orrialdeak 295
OCLC 295972

Im Westen nichts Neues (1929, Berririk ez mendebaldeko frontean) Erich Maria Remarque alemanak, Lehen Mundu Gerrari buruz egindako liburu bat da. Remarque, soldadua izan zen gerra honetan eta maisu lan honi esker ospe izugarria izan zuen. Hasieran 1928ko azaroan eta abenduan argitaratu zen Vossische Zeitung egunkarian. 2,5 milioi ale saldu zituen 22 hizkuntzetan inprimatu eta lehen hamazortzi hilabeteetan.

Liburuan alemaniar gudarien estres eta sufrimendu fisiko eta mentalak deskribatzen ditu. Baita ere, zelako sentimentua izan zuten gudarosteetako partaide askok bizitza zibilera bueltatu zirenean.

Gerraren kontra era hain gordinean zegoenez eta bere ideia bakezaleengatik Naziek boterea lortu zutenean liburua debekatu zuten.

1930an, zinerako adaptazio bat egin zuten, eta Oscar saria irabazi zuen Lewis Milestone zuzendariaren gidaritzapean.

Liburuaren pasarte bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Gaztea naiz, hogei urte ditut, baina bizitzatik etsipena eta heriotza baino ez ditut ezagutzen, larritasuna baino ez; azalkeriarik burugabeenetik nekearen amildegira etorri naiz. Herriak bata bestearen kontra botatzen dituztela ikusten dut; elkar hiltzen dute txintik esan barik, ezer jakin barik, zoratuta, mantso-mantso, inozentziaz beterik. Burmuinik argienek armak eta berbak asmatzen dituzte hori guztia ahal denik eta fintasunik handienez bete ahal izateko.  »
« Azken bolada honetan, arratoiak ederki ugaritu dira; lubakiak garbitzen ez direnetik, batez ere (...); arratoiak bereziki nazkagarriak dira hemen, oso handiak baitira. (...) Goseak amorratzen daudela dirudi. Ia denon ogia jaten dute. Kropp-ek bere ogi puska bilduta eta buru azpian ezkutatuta dauka; baina ezin du lo egin, aurpegiaren gainean baitabiltza ogi bila joateko (...).

Gasaren kontrako lehen uneak erabakigarriak izaten dira, bizi ala hil egingo garen jakiteko: kontua da egiaztatzea maskara iragazgaitza dela eta hautsita ez dagoela.

 »