Imanol Marrodan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Imanol Marrodan
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta argazkilaria
Lan nabarmenak

Imanol Marrodan (Bilbo, 1964) eskultore, argazkilari eta orokorrean arte-sortzailea da. Eskalatzailea eta alpinista da bera, 80ko eta 90eko hamarkadetan aritu zen batez ere, hasieran Atxarteko hormetan Abadiñon, eta gero Pirinio, Europako Mendietan eta Alpeetan bereziki.

Artearen ikerkuntzan eta arte-sorkuntza garaikidearen barruan lan egin du batez ere. Arte garaikidearen nazioarteko ferietan, museotan eta arte-bildumetan lortu daitezke haren lanak. ARCO-n, VALENCIA ART-en, ARTE SANTANDER-en eta DFOTO-n (Espainia), ART COLOGNE-n eta KUNST KÖLN-en (Alemania), KIAF-en (Seul, Korea), ArteBA-n (Buenos Aires, Argentina) eta BALELATINA-n (Basilea, Suitza); gainera hainbat museo eta erakunde publiko eta pribatutan ere erakusketak izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Metal Preziatuen Laborategian, Arte eta Historiako Durangoko Museoan, Artium-en, Nafarroako Museoan, Huescako Arte eta Natura Zentroan, Zarautzeko Photomuseum-en, Bilboko Arte Ederren Museoan, Cuencako Diputazioan, Albaceteko Udal Museoan… beste batzuen artean. Hainbat herrialdetan erakutsi ditu bere proiektuak: Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Portugal, Belgika, Korea, Argentina, Suitza eta Estatu Batuak.[1]

Arte-kritikan ere lan egiten du, pentsamolde garaikidearekin lotuz. Eskalatzailea eta alpinista izanik natura eta mendia sarritan azaltzen dira Marrodanen obran. Artea eta natura erlazionatzen ditu eremu natural enblematikoetan; adibidez, Aiako Harrien magalean kokatuta dagoen Erabatekoa eta ezdeusa: Sorburua eskulturan, Gasteizko Inozentzia, ustekabekoa eskultura,[2] edo Frozen Trees argazki bilduman.[3]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elduaien, Aitor. «Imanol Marrodan» Bilboko mendi film festival (Noiz kontsultatua: 2017-07-24).
  2. (Gaztelaniaz) La Inocencia Lo Inesperado del Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz. (Noiz kontsultatua: 2017-07-24).
  3. FROZEN TREES argazki bildumako zuhaitzen kokapena. (Noiz kontsultatua: 2017-07-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imanol Marrodan Aldatu lotura Wikidatan
  • Anboto proiektua webgunea. AIR Revealing Independent Art, 2015 (kontsultatua, 2017-07-21)