Imarkoain
Imarkoain | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′12″N 1°36′52″W / 42.736666666667°N 1.6144444444444°W |
Garaiera | 469 m |
Demografia | |
Biztanleria | 408 (2020) |
Imarkoain[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 181 biztanle zituen.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imarkoain Noain Elortzibar udalerriaren erdigunetik hegoaldera dago, AP-15 autobidearen ondoan. Ekialdean Dorrerekin egiten du muga, kontzeju honen eta Imarkoainen artean San Sebastian kalea dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadaren amaieran, Iruñerriko hainbat herritan gertatu bezala, hainbat etxe berri eraiki ziren, guztiak dentsitate txikiko txalet adosatuak. Ondoren urteetan XXI. mendearen hasieran etxe berriak kontzejuaren ekialdean eraiki ziren Dorre kontzejurantz.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
146 | 144 | 155 | 162 | 168 | 167 | 172 | 181 |
Garraioaren Hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imarkoainen, kontzejuaren hego-mendebaldean Iruñerriko Garraioaren Hiria izeneko industrialdea dago. AP-15 autobidea ondoan duela, garraio eta merkataritzaren alorreko hainbat enpresa biltzen dira bertan. Gaur egun industrialdeak 600.000 metro koadro dituen arren, 2008an industrialdea handitzeko lanak hasi ziren, eta etorkizunean azpiegituraren azalera 1.600.000 metro koadrokoa izango da.
2009ko urrian, Garraioaren Hiriko handitzearen lehen fasea zabaldu zen, bertan Decathlon enpresa frantziarraren gune logistiko bat eraiki zelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Imárcoain.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- San Martin kalearen ikuspegia Google Street View-n.
- (Ingelesez) Garraioaren hiriaren webgune ofiziala.
Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
---|---|---|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |