Imelda Marcos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Imelda Marcos
Imeldamarcos1982.jpg
First Spouse of the Philippines

1965eko abenduak 30 - 1986ko otsailak 25
Eva Macapagal - Amelita Ramos
1. Member of the House of Representatives of the Philippines

1995eko ekainak 30 - 1998ko ekainak 30
2. Member of the House of Representatives of the Philippines

2010eko ekainak 30 -
Bongbong Marcos
Bizitza
Jaiotza Manila1929ko uztailaren 2a (88 urte)
Herrialdea  Filipinak
Familia
Ama Remedios T. Romualdez
Ezkontidea(k) Ferdinand Marcos
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea modeloa, abeslaria, diplomazialaria, politikaria, ekintzailea eta socialitea
Genero artistikoa Kundimana
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Nacionalista Party

Imelda Marcos, jaiotza-izenaz Imelda Visitación Romuáldez eta izengoitiz Burdinazko tximeleta (Manila, Filipinak, 1929ko uztailaren 2a -), filipinar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imelda Marcos, eskuinean, 1966an.

Irakasle-ikasketak egin zituen. 1945ean Ferdinand Marcos diktadore filipinarrarekin ezkondu zen, eta berebiziko eragina izan zuen senarraren karrera politikoan, 1965ean hark lehendakaritza eskuratu zuenez gero bereziki. Senarra lehendakari izan zen urteetan hainbat kargu politiko eskuratu zituen; 1982an Nazioko Batzorde Eragileko kide izendatu zuten, besteak beste. Baina 1986an, hauteskundeak galdu ondoren sortu ziren istiluen eraginez, ihes egin behar izan zuten eta Honolulu, Hawai eta Estatu Batuetan bizi izan da harrezkero.

1988an iruzurra egin izanagatik epaitua izan zen, senarrarekin batera. Filipinetako nazioari dirua lapurtu izana leporatu zieten, eta Ipar Amerikako bankuei iruzur egin izana. Libre atera zen, baina geroago isuna ordaindu behar izan zuen Filipinetan senarraren agintaldian hildako oposizioko kideen familien kalte-ordain gisa.

1991n sorterrira itzuli zen, baina iritsi eta hurrengo egunean atxilotu zuten, ustelkeriako 80 kasu baino gehiagotan zerikusia zuelakoan. 1992an estatu buruzagitzarako hauteskundeetarako hautagai aurkeztu zen, bere senarrak sorturiko Gizarte Berriaren Higikundearen zerrendetan (KLB). 1993an hemezortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eroskeria-delituaren errudun gisa, nahiz eta fidantza ordainduta libre gelditu zen. 2010. urtean, bere karrera politikoari berriz ekin zion, eta egun Filipinetako kongresuko kide da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imelda Marcos Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]