Immunoeskasia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Immunoeskasia edo immunourritasuna[1] immunitate-sistemaren ahulezian oinarritutako patologia da. Patologia horretan immunitate-sistemak ez du erantzun egokia ematen mikrobio patogenoen aurrean, eta gaixoek infekzioak harrapatzeko joera handia dute. Era berean, immunoeskasia dutenen artean minbizia sarriagoa da.

Immunoeskasia bi motakoa izan daiteke:

  • sortzetikoa: akats genetiko baten ondorioz sortutakoa, bizitzaren lehenengo urteetan agertu ohi da. Hilkorra da kasu gehienetan.
  • hartutakoa: aurrekoa baino ohikoagoa, adin handiago batean agertzen da, hainbat eragileren ondorioz: infekzioak (HIESa, adibidez), minbizia, haz-nekea, terapia immunoezabatzailea, etab.

Immunoeskasia eragiten duten immunitate-sistemaren akatsak era askotakoak izan daitezke. Immunitate-sistemaren elementu bat edo bestea kaltetuta egon daiteke. Ohikoenak honako hauek dira:

  • T eta B linfozitoak (biak)

Sortzetiko immunoeskasiaren atzean 5 adibide hauetako bat egon daiteke. Hartutako immunoeskasiaren kasuan, aldiz, T eta B linfozitoen funtzionamendu okerra egon ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]