In America

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
In America
Filma
Jatorrizko izena In America
Urtea 2002
Generoa film dramatikoa
Herrialdea Erresuma Batua
Irlandako Errepublika
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
gaztelania
Irlandako gaelera
Iraupena 101 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta New Jersey
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jim Sheridan
Gidoigilea(k) Jim Sheridan
Naomi Sheridan Itzuli
Kirsten Sheridan Itzuli

[[Kategoria:Naomi Sheridanek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Kirsten Sheridanek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Samantha Morton
Paddy Considine
Emma Bolger
Djimon Hounsou
Sarah Bolger


[[Kategoria:Emma Bolgerrek Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Jim Sheridan
Konpainia ekoizlea Fox Searchlight Pictures Itzuli
[[Kategoria:Fox Searchlight Picturesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Naomi Geraghty Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Gavin Friday
Argazki-zuzendaria Declan Quinn
Sariak
Kanpo loturak
www.foxsearchlight.com/inamerica

In America (euskaraz Amerikan) 2003ko Jim Sheridan irlandar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilariak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako drama film bat da. Samantha Morton, Paddy Considine, Sarah Bolger, Emma Bolger eta Djimon Hounsou aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Jim Sheridan), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Samantha Morton) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Djimon Hounsou).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1982, New York. Johhny eta Sarah Sullivan (Paddy Considine eta Samantha Morton) Irlandatik xentimorik gabe eta beren bi alabatxoekin batera iritsi berri diren senar-emazte etorkinak dira, biak ere Amerikar Ametsa topatzeko asmoz. Senarrak aktore izan nahi du, baina beren bost urteko Frank semetxoa garun tumore baten ondorioz hil izan zela eta, jasaten duen depresioak bere ametsa lortzea eragotziko dio. Halloween gau batez, Christy eta Ariel alabak (Sarah Bolger eta Emma Bolger) Mateo auzolagunaren (Djimon Hounsou) apartamentuko atean agertu eta elkarren adiskide bilakatuko dira. Ama berriz ere haurdun gelditu baina erditzean hiltzeko arriskua izango du. Orokorrean, elkarbizitza eta egunerokoan bizitzak jartzen dituen oztopoen gainditzean oinarritutako kontakizuna da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]