In Nomine Domini

Wikipedia, Entziklopedia askea
In Nomine Domini
Jatorria
Egilea(k)Nikolas II.a
Argitaratze-data1059
IzenburuaIn nomine Domini
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daDecretum (en) Itzuli
Argumentu nagusiapapal election (en) Itzuli

In nomine Domini (euskaraz: «Jaungoikoaren izenean») Nikolas II.a aita santuak egindako bulda bat da, eta Erromako Kontzilioaren kanonetako bat. Bulda 1059ko apirilaren 13an egin zen eta hainbat aldaketa handi ekarri zituen aita santuaren hautaketa sisteman, batez ere kardinal-apezpikuak izendatzen hataketa egin zezaketen bakarrak, kleroaren onarpenarekin.

Buldaren argitapenera arte, aita santuaren hautaketa prozesu irregularren pean egiten zen. Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak askotan zuzenean izendatzen zuen hildako aita santu baten ordezkoa, edo aita santua bera zen bere oinordekoa izendatzen zuena. Kanon berriaren azpian hori jada ez zen baliozkoa, eta hautesleek aukeraketa hori berretsi behar zuten, nahiz eta Inperioaren beharrei men egiten zioten askotan.

1050an Hildebrand kardinala (ondoren Gregorio VII.a izango zena) enperadorearen boterea ezbaian jartzen hasi zen. Nikolas II.a]ren aurrekoa izan zen Eztebe IX.a oso modu gatazkatsuan hautatu zuten, justu Henrike III.a hil ondoren eta Viktor II.a aita santuaren heriotzatik 12 hilabetera. Esteban IXa.ren hautaketak Agnes Poitoukoaren baimena zuen, enperatriz-erregeordea, baina ez zuen izendapenik inperioaren partetik.

1058an Esteban IX.a hil zenean Nikolas II.ak sinodo bat deitu zuen Sutrin, inperioko kantzelari batekin. Sinodo horren lehen lana Benedikto X.a antipaparen eskumikatzea izan zen, Tusculumgo kondearen txotxongiloa.

Lorrenako dukearen tropez lagunduta Nikolasek bidaia egin zuen Erromara, eta Benediktok alde egin zuen. Nikolas II.a aita santu izendatu zuten 1059ko urtarrilaren 24an, Erromako jendearen babes handiarekin. Arazo guzti hauei bukaera emateko asmoz, eta elizatik kanpo zeuden botereei aurre egin ahal izateko, 1059ko apirilean Erroman sinodo berri bat egin zuen. In nomine Domini izan zen sinodo horren emaitza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]