Hegazterren tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inachis io» orritik birbideratua)
Hegazterren tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaNymphalini
GeneroaAglais
Espeziea Aglais io
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
OstalariaAsun handi

Hegazterren tximeleta edo pauma tximeleta (Aglais io[1]) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasia guztian espezie arrunta da. Bi azpiespezie ditu:

  • A. io caucasica (Jachontov, 1912)
  • A. io geisha (Jachontov, 1912)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da, 50-55 mm-ko hegal zabalera hartzen du. Nahasterik ez dagoen tximeleta da. Gainaldean kolore gorri indartsua du eta hegal bakoitzean ozelo urdin-beltz deigarria du. Ozelo horien funtzioa harrapariak izutzea da[2]. Azpialdean kolore marroi iluna du, hosto lehorren itxura hartuz[3]. Gorputza bera marroia du.

Beldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarra beltza da eta puntu zuri batzuk baditu. Gorputzean arantza zorrotz handiak ditu.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberriaren hasieran arrautzak jartzen ditu, 500 inguru. Astebetera beldarrak jaiotzen dira. Hasieran 3 mm-ko luzera dute eta jaiotzean zuri-berdexkak badira ere iluntzen joaten dira amaieran belztu arte. 4 cm-ko luzera hartzen dute. Beldarrak asunetaz elikatzen dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aglais io, Moths and Butterflies of Europe and North Africa
  2. (Ingelesez) Stevens, Martin. (2005). «The role of eyespots as anti-predator mechanisms, principally demonstrated in the Lepidoptera» Biological Reviews 80 (4): 573–588.  doi:10.1017/S1464793105006810. ISSN 1469-185X. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  3. «A-Z of butterflies - Butterfly Conservation» web.archive.org 2010-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.