Edukira joan

Inalvis Etxebarria Pando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inalvis Etxebarria Pando
Bizitza
JaiotzaSancti Spíritus1977ko martxoaren 8a (48 urte)
Herrialdea Kuba
BizilekuaDurango
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea eta koreografoa

Facebook: Inalvis-Echevarría Edit the value on Wikidata

Inalvis "Ina" Etxebarria Pando (Sancti Spiritus, Kuba, 1977ko martxoaren 8a) dantzaria, dantza irakaslea, koreografoa eta Hotzikara konpainiaren zuzendaria da.

Kuban jaio eta dantzari ikasketak bertan egin zituen arren, 2007tik Durangon bizi da eta harrera herrian jarraitzen du dantzan eta dantza irakasle. 2023an Hotzikara konpainia sortu zuen.

Inalvis Kuban hasi zen dantza eskolak hartzen. Hasieran ballet klasikoa ikasi zuen Arte Eskola Bokazionalean (EVA) eta ondoren dantza garaikidea Arte Goi Institutuan (ISA). Bere formazioa Madrilen jarraitu zuen eta Arte Eszenikoetako eta desgaitasuneko maistra gisa trebatu zen Maite León Fritsch Psikoballet eskolan.

Dantzari eta koreografo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuban dantzaria izan zen honako dantza, barietate-ikuskizun eta folklore konpainietan: Danza Teatro Retazos, Danza Contemporánea de Cuba, Villarte Show eta Oyu Obban. Euskal Herrira etorrita, dantzari jardun zuen Operaren Lagunen Bilboko Elkartean (ABAO).

Dantzari eta koreografo lana egin du ondorengo sorkuntzetan:

  • Sagutxu Tuntuna
  • Elurzuriren Hiru Heriotzak[1]
  • Sintoniak[2][3]
  • La puta respetuosa[4]
  • Nahaste borraste[5][6]

Dantza irakasle

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernika-Lumoko Ross Dantza Eskolan eta Durangoko Zirkin eskolan lan egin du balleteko eta dantza garaikideko irakasle gisa eta Durangoko Eguzki zentroan Dantza eta Desgaitasuna proiektua zuzendu du. 2023tik Ina dantza eskolan dihardu.

2017an, Durangoko Ezkurdin Emakumeenganako indarkeriaren aurkako dantza antolatu zen, Ina koreografoak zuzenduta.[7][8][9]

2025eko apirilean Durangoko leku esanguratsuenetan dantza, musika eta arte plastikoen erakustaldiak antolatu zituen Inak Dantza Kalean izenburupean. Ekimen honen helburua dantza Durangoko arkitekturarekin uztartzea zen, espazioak erritmo, gorputz adierazpen, kolore eta bizitzaz betez, non publikoak eta partehartzaileek dantza estilo ezberdinak ikusi ahal izan zituen gonbidatutako dantza eskola eta konpainien eskutik. Durangoko eta Bizkaiko beste herri batzuetako dantza eskola eta arte adierazpen ezberdinetako taldeen laguntza izan zuten.[10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2022-09-28). «'Elurzuriren hiru heriotzak'» www.sarea.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  2. dantzancom. «Hotzikara: Sintoniak» dantzan.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-01-17). «Hotzikara Dantza Taldea: 'SINTONIAK'» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-11-04).
  4. «Instagram» www.instagram.com (kontsulta data: 2025-11-04).
  5. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-08-29). «'NAHASTE BORRASTE'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-11-05).
  6. «Elkarrizketak - durango-udala.net» durangoirratia.durango.eus (kontsulta data: 2025-11-07).
  7. (Gaztelaniaz) D, M.. (2017-02-10). «Baile contra la violencia hacia las mujeres» El Correo (kontsulta data: 2025-11-04).
  8. (Gaztelaniaz) DÍAZ, MANUELA. (2020-02-14). «Durango bailará contra la violencia machista al ritmo de 'El violador eres tú' este domingo» El Correo (kontsulta data: 2025-11-04).
  9. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2019-02-08). «El 'flashmob' de Durango contra la violencia que sufren mujeres y niñas será la próxima semana» durangon.com (kontsulta data: 2025-11-04).
  10. DURANGON. (2025-04-10). «El baile, las artes plásticas y la música se funden con la arquitectura de Durango en ‘Dantza kalean’» durangon.com (kontsulta data: 2025-11-02).
  11. «Dantza Kalean Durango 2025» www.kulturklik.euskadi.eus 2025-04-08 (kontsulta data: 2025-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]