Inar Lezaun Merlo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inar Lezaun Merlo
Bizitza
Jarduerak

Inar Lezaun Merlo[oh 1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 2001eko abenduaren 3a) musikari multiinstrumentista eta konpositorea da. Genero eta mota askotako musika konposatu ohi du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inar Lezaun Nafarroako familia batean hazi zen Iruñean. Gurasoak gitarra klasikoa jotzen zuten, eta arreba gazteak zeharkako txirula. Inarrek dio gitarra elektrikoa jotzen hasi zela bere aitak egun batean Pink Floyd taldearen The Wall diska jarri eta Comfortably Numb abestiaren gitarra soloak liluratu zuelako. Gainera, dibertigarria zirudien eta denborarekin Pink Floyd taldea ez ezik, musika talde gehiagoren interesa piztu zitzaion, haien artean Dream Theater, Sorotan Bele, Briganthya, Rush, Genesis, Yes, Queen, Jethro Tull eta Porcupine Tree. Joaquín Maya musika eskolan ikasi zuen, Iruñean.

Musika eskolan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistua

Gitarrekiko interesik handiena hamaika urte zituenean piztu zitzaion, akademia batean ikasten hastean, hain zuzen ere. Urtebete geroago, argi zeukan bere musika ibilbidea hasi nahi zuela, eta Joaquín Maya musika eskolan matrikulatu zen. Instrumentuak aukeratzerakoan, Txistuaren soinuak liluratu zuen, (euskal hiru zuloko txirula ezaguna, esku batekin jotzen dena, beste eskua "tamboril" izeneko danbor bat batera jotzeko). Orduan, txistulari bidea jarraitzea erabaki zuen, gitarrak bere kabuz jotzen jarraitu zuen bitartean. Instrumentu honi denbora andana eskaini zion, hain da horrela, egunero zortzi ordu praktikatzera iritsi zela, bere lagun eta bateriajolearekin (Aimar Lana). Harekin elkartzen zen, taldean jo eta konposatzeko asmoz. Garai hartan musika konposizioarekiko zuen grina eta gaitasuna aurkitu zituen, eta musika eskolako bandarako (biolin, biola, biolontxelo, kontrabaxu, piano, txistu, silbote, harpa eta perkusioz osatua zegoena) konposatu zituen hainbat obra. Hauek beren lehen konposizioak interpretatu zituzten, esaterako, The Song Of Forest[1] eta Wilderness[2].

Pablo Sarasate kontserbatorioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika eskolan lau urte pasa ondoren, Iruñeko Pablo Sarasate[3] musika kontserbatorio profesionalean sartzeko azterketara aurkeztu zen. Txistuarekin hainbat obra interpretatu zituen, "La Furstenberg"[4] adibidez, eta zentroan onartu zuten. Bere bizitzako garai honetan maiz konposatzen hasten da, teknika hobetzen du eta bere estilo nagusiak finkatzen ditu: Folk, Celtic, Rock, Metal, Rock eta metal progresiboa, Folk-Metal, musika orkestrala, musika emozionala, Epika, Erdi Arokoa, fantasiak, operak, sinfoniak, euskal musika tradizionala, dantzak eta munduko musika. Argi dago musika estilo ezberdinak sortzea gustatzen zitzaiola eta elkarrekin nahasten zituen. Horrela, urteak pasa ahala, musika talde bat osatu zuen, bere lagun Aimar Lana bateria jotzailearekin eta Uxue García abeslari gisa. Inarrek gitarrak, teklatua eta beste hainbat instrumentu jotzen ditu taldean. Inarren eta Aimarren artean lehen diskoa konposatzen hasi ziren, rock progresibo estilokoa, sei kantuekin, baina hiru kideen ikasketak direla eta, hiru urte behar izan zituzten konposizioa erabat amaitzeko. Gaur egun, diskoaren azken xehetasunak konposatzen eta hobetzen ari dira, grabatu aurretik.

Lehen albuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urriaren 18an Inarrek bere lehenengo bakarkako diskoa kaleratu zuen "Green Dreams"[5], "Inarland" izenburupean.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Inar bere azken urteak kontserbatorioan ikasten ari da, eta aldizka bere musika YouTube-ra igotzen du. Bakarkako hurrengo diskoa izango dena konposatzen ari da, eta bere taldearekin laster grabatuko duen diskoa ere prestatzen ari da.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistulariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isidro Ansorena txistularia

Beraregan gehien eragin duten txistulariak Isidro Ansorena, Jose Ignazio Ansorena, Garikoitz Mendizabal (Bilboko txistulari udal taldeko kidea), Alfonso Iturria Amadoz (Inarren irakaslea eta aitzin musikan aditua) eta Aitor Urquiza Cirauqui (Inarren irakaslea eta dantza musikan aditua) izan dira.

Txistu eta danbolinak

Gitarra-jotzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inarren estiloan gehien eragin duten gitarra-jotzaileak David Gilmour (Pink Floyd-etik), John Petrucci (Dream Theater-tik) Steve Vai, Alex Lifeson ( Rush-etik), Brian May (Queen), Steve Howe (Yes, gaur egun Asian), Allan Holdsworth, Steve Morsey mitikoa eta Stevie Ray Vaughan izan dira. Hala ere, beregan eragin handiena izan duenak eta gitarra-jotzaile gogokoena dena, David Gilmour da.

Musikagileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horiez gain, Inarrek hainbat elkarrizketatan adierazi du bere konposizio moduan gehien eragin duten konpositoreak BrunuhVille, Adrian Von Ziegler, Antti Martikainen, Tartalo Music, Julian Lehmann, Hans Zimmer, Peter Crowley, Garikoitz Mendizabal, Phil Collins, direla; Harry Gregson-Williams, John Williams eta John Powell dira, besteak beste.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, Moron Police, Pink Floyd, Eluveitie, Green Summer, Faun, Briganthya, Kamelot, SuidAkrA, Ambulancia Irlandesa, Gwendal, Sorotan Bele, Jethro Tull, Dream Theater, Genesis, Rush, Queen, Anathema, Gazpacho eta Porcupine Tree bezalako taldeek ere eragin dute.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistulari Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte, hiru sari irabazi ditu txistulari gisa:

- 2016ko martxoaren 19an, Hernaniko XI. Txistulari Gazteen Txapelketan[6], taldeen kategorian hirugarren saria irabazi zuen.

- 2017ko martxoaren 25ean, Hernaniko XII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian bigarren saria irabazi zuen.

2017, XII Hernaniko Txistulari gazteen Txapelketa, taldean
2017, XII Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa

- 2018ko martxoaren 26an, Hernaniko XIII. Txistulari Gazteen Txapelketan, taldeen kategorian lehenengo saria irabazi zuen.

XIII, Hernaniko txistulari gazteen txapelketa, 2018

Konposizio sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza musikalean zehar, bi konposizio sari irabazi ditu:

- 2017an Euskal Herriko Txistulari Elkarteak[7] antolatutako konposizio lehiaketan, txistu eta akonpainamendu atalean bigarren saria irabazi zuen.

- 2019an Euskal Herriko Txistulari Elkarteko konposizio lehiaketan, txistu bandarako lehenengo saria irabazi zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Green Dreams Artwork.jpg
Green Dreams diskaren azala
  1. "Uxue" - 4:04
  2. "Teobaldo I The Trobaudour" - 5:50
  3. "Memories" - 5:14
  4. "Oceans's Darkness" - 5:07
  5. "Loneliness" - 4:54
  6. "Wilderness" - 1:17
  7. "Bamboo Forest" - 4:03
  8. "Dreams Come True" - 5:12

Taldean: Sonus Orbis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021:"Anthropoid Notion - Sonus Orbis" ...[9]
  • 2023: "Valley Of Cinder, Errautsen harana"

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka konposatutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urubi Dantza. Txisturako, trikitirako eta bestelako euskal instrumentuetarako konposatutako dantza tradizionala.
  • Morrigan. Txistuarekin, gitarra elektrikoarekin, baxuarekin eta bateriarekin grabatutako zeltik-metal generoko obra, Inarrek konposatua.
  • Teobaldo I "Trobadorea". Erdi Aroko musika.
  • Wilderness. Fantasiazko orkestra musika.
  • Someday. Pianorako eta biolontxelorako obra.
  • Sköll & Hati. Biolinarekin, gitarra elektrikoarekin, baxuarekin eta bateriarekin egindako obra, zeltik-metal generokoa, Inarrek konposatua.
  • Dreams Come True. Orkestrarako obra.
  • Uxue. Txisturako, biolinerako, pianorako, harparako eta orkestrarako obra.
  • 1 HOUR Of Relaxing Music. Ordubete irauten duen erlaxatzeko musika, Inarrek gitarrarekin eta efektu batekin inprobisatua.
  • Ocean's Darkness. Pirata generoko musika.
  • Bamboo Forest. Txinatar musika.
  • The Legend Of The Snow. Fantasiazko musika.
  • Memories. Piano musika emozionala.
  • Growing With Triskelions. Txisturako, silboterako, gitarrarako, biolinerako, biolontxelorako, baxurako eta bateriarako folk-rock obra.
  • Fire Dragon. Txisturako, zeharkako txirularako, gitarrarako, baxurako eta bateriarako zeltik metal obra.
  • Strange Nightmare. Zeharkako txirularako eta orkestrarako obra.
  • Lost in the Wind. Pianorako, zeharkako txirularako, biolinerako eta biolontxelorako musika emozionala.
  • Oscillating. Jazz musika obra.
  • Mørkt Helvete. Heavy metal generokoa.
  • Cold Rain. Piano musika emozionala.
  • Loneliness. Piano musika emozionala.
  • Bihotz Loturak. Pianorako, gitarrarako, biolinerako eta txirularako musika emozionala.
  • Lur. Orkestrarako obra epikoa.
  • Freedom. Txisturako eta orkestrarako obra epikoa.
  • Crows. Txisturako, silboterako, gitarrarako, biolinerako, biolontxelorako, baxu, eta bateriarako folk-rock obra.
  • Celtic Music Mix. Musika zeltako nahasketa, pupurri edo rapsodia.
  • Adventure through Ireland. Irlandako zelta.
  • Spring Dawn. Ska-rock musika.
  • The Song Of Forest. Txisturako eta orkestrarako obra zelta.
  • Time. Orkestrarako fantasia obra motza eta xumea.

Aimar Lanarekin konposatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Autumn Leaf. Harparako, biolin solistarako eta soka laukoterako konposatutako erlaxatzeko musika.
  • Winter Song. Negua irudikatzen duen orkestrarako obra.
  • Bug World. Intsektuak irudikatzen dituen obra.
  • Apsophetos. Obra instrumentala, rock progresibozkoa.
  • No Country Man. Obra abestua, rock progresibozkoa eta countryzkoa.
  • Strangers. Obra abestua, rock progresibozkoa.
  • Owner Of The World. Obra abestua, rock progresibozkoa.
  • Hyperion. Obra abestua, rock progresibozkoa.
  • Master Of Time. Obra abestua, rock progresibozkoa.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistua
  • La Fustemberg. Inarrek txistuarekin egindako bertsioa, non akonpainamendurako piano eta soka laukote baten konponketa egin duen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gizonezko baten izen berezia denean, Euskaltzaindiak arautua du h hizkiarekin idaztekoa dela, Inhar, baina pertsona honen aukera pertsonala da h gabe idaztea (ikus «Inhar», Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia). Inar izenak euskaraz «egunaren lehenengo eguzki izpia» esan nahi du, bai eta «txinparta» ere (ikus «inar», Euskaltzaindiaren Hiztegia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=4aH1C4Pal2Q
  2. Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=7s_bOMsP3Pw
  3. Pablo Sarasate Iruñeko, Nafarroa Garaiko biolin jotzailea eta musikagile arrakastatsua izan zen, eta bere omenez ipini zitzaion izen hori Musika Kontserbatorio Profesionalari.
  4. Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=YeRXIW93Hbk
  5. Ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=-ZwJC-E8jqA&feature=youtu.be
  6. Hernaniko Txistulari Gazteen Txapelketa, 2004 urtetik Hernanin ospatzen den Txistu txapelketa da. Bertan bi kategoria daude: Bakarkakoa eta taldekoa. Bakoitzaren barnean adin azpikategoriak daude. Hernanin ospatzen da Isidro Ansorena txistulari arrakastatsua bertakoa zelako.
  7. Euskal Herriko Txistulari Elkartea, ikusi: https://txistulari.eus/es/
  8. Hau, Green Dreams, Inarren lehenengo bakarkako estudio diska izan zen, 2019ko urriaren 18an kaleratua izan zena. Hainbat musika genero lantzen ditu, eta guztira ia 37 minutu irauten du.
  9. Diska hau prestatzen eta grabatzan dago egun, taldearekin. Kaleratzerakoan eguneratuko da.
Inar Lezaun Merlo, Pablo Sarasate kontserbatorioan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]