Inausketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adaburua inausi dioten pagoa: pago motza edo lepatua (Nafarroa)

Inausketa landare baten zati bat moztea da, gehienetan adarrak baina batzuetan ere kimuak edo sustraiak.

Helburua izan daiteke landareari nahi dugun itxura ematea (osatze inausketa), fruitu gehiago ematea (ekoizpen inausketa) edo hostoen dentsitatea arintzea (hostaila murrizteko inausketa)[1]. Basogintzan enbor zuzenak eta adabegi gutxikoak lortzeko egiten da.

Inausketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak mozteko teknika desberdinak daude, moztutako zatiaren edo helburuaren araberakoak:

  • Kimaketa: kimuak edo adar muturrak kentzea[2]. Adaxka puntetako begiak kentzean, hazkuntza eragozten da. Hainbat hiztegitan, inausketa hitzaren sinonimotzat agertzen da.
  • Murrizketa: adaburuaren bolumena murrizteko, adaxkak eta zenbait adar moztea.
  • Lepatzea: adaburu osoa edo erdiko adarra moztea, lepogainetik albo adarrak haz daitezen. Aspaldi erabilitako teknika hau, egun gutxitan aplikatzen da. Euskal Herrian pagoak lepatu izan dira batez ere.
  • Moarratzea: zuhaitz lepatu baten adarrak moztea, zura lortzeko (sutarako, eraikuntzarako edo saskitarako) edo hostoak lortzeko (aziendentzako bazka).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Consumer: neguko kimaketa
  2.   Euskaltzaindia (2018), "Kimatu" Hiztegi Batu Oinarriduna, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hbo&view=frontpage&Itemid=411&layout=aurreratua&lang=eu&sarrera=kima&kat=&num=&adm=&eus=&err=&gar=&sai=&ona=&aurreratu=&orria=1&xehe=4 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inausketa Aldatu lotura Wikidatan