Ignazio Ibero
- Artikulu hau arkitekto barrokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibero (argipena)».
| Ignazio Ibero | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azpeitia, 1684 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1766ko ekainaren 30a (81/82 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |


Ignazio Ibero Erkizia [1] (Azpeitia, Gipuzkoa, 1684 – 1766ko ekainaren 30 ) arkitekto barroko gipuzkoarra zen.
Garrantzi handia izan zuen Gipuzkoako herrien itxura ematean, berak eraiki baitzituen hainbat herrietako elizen kanpandorre barrokoak: Andoain, Elgoibar, Hondarribia, Ibarra eta Usurbil. Baita ere Koruko Andre Mariaren elizaren fatxada Donostian. Bilbon San Nikolas Barikoaren eliza proiektatu zuen.
Haren maisutasun eta jakintza zela-eta Loiolako santutegiko maisu eraikitzaile izendatu zuten, Carlo Fontana arkitekto erromatarrak proiektatutako basilika eta josulagunen apaiztegiaren lanak jarraitzeko. 1766an hil zenean Xabier Inazio Etxeberriak hartu zituen bere gain.
Eraikin gehienetan bere seme Frantzisko Ibero arkitektoarekin egin zuen lan.
Lan garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1733-1766 : Loiolako santutegiko maisu eraikitzailea:
- 1750 inguru : Koruko Andre Mariaren basilikaren fatxada (Santa Maria eliza), Donostia
- 1747 : Udaletxea, Deba, Gipuzkoa
- 1767: Zestoako Torilak.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Informazio panela. (). eraikinak 13.jpg Torilak. (kontsulta data: 2024-11-07).