Inazio Uria
Inazio Uria | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Ignacio Uría Mendizábal, Inaxio Uria Mendizabal |
Jaiotza | Azpeitia, 1938ko urtarrilaren 4a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Azpeitia, 2008ko abenduaren 3a (70 urte) |
Heriotza modua | gizahilketa |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Inazio (edo Inaxio) Uria Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938ko urtarrilaren 4a – 2008ko abenduaren 3a) enpresaburua zen; bere bi anaiekin batera, Altuna y Uria eraikuntza enpresaren jabea. ETAk hil zuen, 2008ko abenduaren 3an.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inazio Uria igeltsero lanetan hasi zen, aita Alejandrorekin ikasi zuen lanbidean, alegia. Alejandroren eta Altuna sendiaren artean, eraikuntza enpresa txiki bat sortu zuten, eta, pixkanaka, arrakasta lortu zuen Gipuzkoan.
Altuna y Uría enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzia hiriburuak lotuko zituen Euskal Y-aren trazaketaren zati bat egiteko kontzesioa lortu zuen, eta, hori zela-eta, 2007an, enpresak ETAren mehatxua eta sabotajea jasan zuen. Uria enpresa horretako goi kargua zen.
2008ko abenduaren 3an, ETAk erail zuen, Loiolako (Azpeitia) Kiruri jatetxeko aparkalekuan, buruan bi tiro eginda.[1] 2009ko martxoan, Ertzaintzak Beñat Aginagalderi egotzi zion Inazioren hilketa, bai eta PSOEko zinegotzi Isaías Carrascorena ere.[2]