Inbertsio-banku
Inbertsio-bankuak edo negozio-bankuak banakako bezeroei, enpresa pribatuei eta gobernuei kapitala lortzen laguntzen die, underwriting bidez edo bezeroaren agente bihurtuz kapital-merkatuetan baloreak jaulkitzeko eta saltzeko. Inbertsio-banku batek, halaber, kontsulta-zerbitzuak eskain diezazkieke bat-egiteetan eta negozio erosketetan interesa duten konpainiei, bitartekari-lanak egin ditzazkete eta agente gisa balio dezakete errenta finkoko inbertsioetarako, dibisa-trukeetarako eta akzioentzako.
Inbertsio-bankuak, oro har, bi negozio-segmentu handi ditu. Alde batetik, salmenta arloa deritzona: eragiketa, merkataritza edo baloreak eskudiruarekin edo beste balore batzuekin trukatzea. Bestetik, erosketa alderdia, akzioetan edo bestelako aktiboetan inbertitzeaz arduratzen dena.
Merkataritza-banku batekin alderatuta, inbertsio-bankuek ezin dituzte ohiko bankuen jarduerak gauzatu, hala nola hipotekak, aurrezki-kontuak, gordailuak eta maileguak ematea. Horretarako, herrialdeek lizentzia bereziak eskatzen dituzte inbertsio-bankuentzat, eta ez dute baimentzen aldi berean merkataritza-banku gisa jardutea.
Sorrera eta garapena[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsio bankuek zenbait aro izan dituzte, 1929ko krakaz geroztik Glass-Steagall legearekin batera jaiotzetik, gaur egunera arte.
1924an finantza-sistema egoera bikainean zegoen, eta momentu hartan betiko hazkunde positiboa egongo zela sinisten zuten. Garai hartan, ohikoa zen bankuek abalik gabeko edozein pertsonari kredituak ematea, baldin eta akzioak erosteko erabiltzen bazuten. Izan ere, inbertsio segurutsat jotzen zen, oparotasun hori bukatu zen arte. 1929ko urriaren 24an,
New Yorkeko burtsaren cracka gertatu zen. Beherantz kotizatzen zuten 16.000.000 titulu baino gehiagok ez zuten eroslerik aurkitu, milaka inbertitzaileren hondamendia eraginez.
Egoera horren aurrean, bankuek gainezka egin zuten zor kobraezinengatik. Herrialdeko kontsumoa gelditu egin zen, burtsa amerikarrak % 80 jeitsi zen, eta 600 banku inguruk porrot egin zuten une hartan, Depresio Handia hasi zen.
Krisia gainditzeko, lehenengo neurrietako bat New Deal izeneko programa interbentzionista bultzatzea izan zen, horrelako gertaerak berriro gerta ez zitezen helburu zuten banku-erreforma batzuekin. Garrantzitsuena Glass-Steagall Legearen promulgazioa izan zen, 20. artikuluan gordailu-bankaren eta inbertsio-bankaren arteko erabateko bereizketa sustatzen zuena.
Roosvelten helburu nagusia, nazioak banku-sisteman zuen konfiantza berrezartzea eta kreditua berriro jariatzea zen. Horretarako, kargua hartu eta hurrengo asteetan, Banking Act legea sortu zuen. Lege honekin, bezeroen gordailuekin burtsan espekulatzea debekatzen zen. Une horretatik aurrera, banku komertzialek ezin zuten burtsan eragiketarik egin, eta inbertsio-bankuek ezin zuten bezeroen gordailurik onartu.
Gainera, lege horrek banku komertzialek egin zitzaketen eragiketak ere arautzen zituen; adibidez, gordailuen errentagarritasuna mugatuz, banku batzuek arrisku handiegiko gordailuak eskaintzea eragin zezakeen lehia handia saihesteko.
Horrela, aurreztaile txikien gordailuak babesteko, merkataritza-bankatik bereizitako inbertsio-banka sortu zen, une horretatik aurrera bere jatorrizko helburuan zentratuko zena.
Antolaketa eta egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsio banku batek hainbat mailatan jarduten du, eta normalean hauetan banatzen da: front office, middle office, y back office.
Inbertsio-banku handienek negozio-lerro guztietan eskaintzen dituzte zerbitzuak, bai buy-sidean bai sell-sidean. Banku txikienek aldiz, sell-sideko segmentuetan zentratzen dira, hala nola, boutiquetan edo broker-dealer txikietan, inberstio-bankan eta salmentetan, eragiketetan eta ikerketetan espezializatuta hurrenez hurren.
Maila bakoitzak maila hierarkiko argia du, analista juniorrenetik hasita zuzendari nagusietaraino, eta erabaki estrategikoak oso espezializatutako talde exekutibo batek hartzen ditu.
Inbertsio bankuko eragiketa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Front office
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsio-bankua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finantza korporatiboak inbertsio-bankaren negozio tradizionala dira. Inbertsio-banku gehienek kontsulta-zerbitzuak eskaintzen dituzte zatiketak, bat-egiteak eta erosketak egiteko. Horrek berekin ekar dezake inbertitzaileek balore-jaulkipen bat harpidetzea, lizitatzaileekin koordinatzea, edo Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) bati aurre egin diezaioketen edo aurre egiten ari diren konpainiekin negoziatzea.
Merkataritza eta eragiketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsio-bankuak bezeroentzako beste finantza-zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola sarrerak, hartzekodunak, akzioak edo commoditieak etorkizunean merkaturatzea edo kokatzea.
Elkarrekiko funtsak, estaldura-funtsak (hedge funds) eta pentsio-funtsak, inbertsioaren bidez aurreztaileen errentagarritasuna maximizatzea helburu dutenak, inbertsio-bankuak jaulkitako eta saldutako baloreen "erosketaren alderdia" dira.
Balioen ikerketa eta analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa- eta analisi-dibisioak (research) konpainiak eta enpresak ebaluatzen ditu, eta haien negozio-ikuspegiei eta finantza-egoerari buruzko txostenak egiten ditu. Askotan, erosketa- edo salmenta-gomendioak ere egiten ditu.
Middle office
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bankuaren arlo honetan arriskuen kudeaketa, diruzaintza, barne-kontrola, auditoretza eta estrategia korporatiboak kudeatzeaz arduratzen dira.
Arriskuen kudeaketa funtsezkoa da, hain zuzen ere, finantza arriskuen kudeaketa da arlo honetako atalik garrantzitsuena balio edo zorro bati lotutako ziurgabetasuna neurtzen saiatzen baita. Arriskua ebaluatzeko, eskuarki onartzen diren tresna matematikoak erabiltzen dira, hala nola Value at Risk eta hainbat adierazle finantzario eta makroekonomiko.
Back office
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Back office, hala dendaoste bezala ere ezaguna den terminoa, bezeroarekin harreman zuzenik ez duten jardueren multzoa da. Kasu gehienetan, enpresa bera kudeatzeko lanak izaten dira, hala nola informatika- eta komunikazio-lanak, giza baliabideen kudeaketa, kontabilitatea, eta ekonomia- eta finantza-arloko ariketak.
Front Officek egiten dituen eragiketak, Back Officek berretsi behar ditu, informatika-sarrerak okerrak edo osatugabeak ez direla egiaztatuz, eta horien likidazioa ziurtatuz. Inbertsio-banku denek ez dute atal hau, maiz azpikontrataua izaten baita. Dena den, jarduera kritikoa da, izan ere, kontrol ezak eragiketa desegokiak edo likidazioko akats garestiak ekar ditzake.
2008ko finantza-krisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko finantza-krisiak eragin handia izan zuen inbertsio-banku nagusietan. Estatu Batuetan, Lehman Brothersek (Estatu Batuetako inbertsio banku handienetako bat) kreditu babesa eskatu zuen legearen aurrean, ofizialki porrot finantzarioa deklaratuz eta bere egoitza nagusiak zatitu eta saldu ziren.
2008ko Estatu Batuetako finantza erreskateko plana: izaera esku-hartzaileko legea izan zen, eta AEBetako Altxorraren Idazkariari baimena eman zion 700 mila milioi dolar gastatzeko diru publikotik, zabor-aktiboak erosteko, hipotekek babestutako tituluak bereziki, banku nazionalei, porrotetik salbatzeko.
Bitartean, Merrill Lynch inbertsio-bankuak Banck of American erosi zuen, bere benetako balioaren erdian, eta Goldman Sachs Warren Buffetek erosi zuen. Azken hau Coca Colaren akziodun nagusia zen. Hiru banku horiek negozio-adar bat garatu zuten banku komertzial gisa, Morgan Stanley.
Munduko inbertsio-bankuak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsio-bankuen munduan Sei Handiak dira nagusi:
- JPMorgan Chase: munduko liderra diru-sarreretan, ezaguna fusio eta erosketetan duen esperientziagatik, Dow Chemical eta DuPont bezala.
- Goldman Sachs: famatua bere errentagarritasunagatik eta esperientziagatik merkataritza eta aktiboen kudeaketan.
- Morgan Stanley: ondare kudeaketan aditua eta inbertsioetan ospe handikoa.
- Bank of America Merrill Lynch: zorraren harpidetzan nabarmendua, Bank of Americanen zati bat.
- Citigroup: indarra hartzen ari diren merkatuetan garrantzitsua, Asian eta Latinoamerikan.
- Deutsche Bank: bere finantza korporatiboengatik ezaguna, Pfzier eta Allerganen fusioan parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) BBVA. «Historia de la banca de inversión (1ª parte)» BBVA NOTICIAS (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lideres de la banca de inversion una mirada mas cercana a los seis grandes bancos» FasterCapital (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).