Inbutu (onddoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inbutua
Nouvel atlas de poche des champignons comestibles et vénéneux (Pl. 16) (7831138032).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe infundibuliformis
Quél., 1872

Inbutua (Clitocybe infundibuliformis) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Clitocybe gibba.

Oina kenduta jangarria da, bakarrik gaztetan, kapela zabaltzen denean usaina eta zaporea mantentzen ditu, baina haragia dagoeneko larrukara da, sindrome muskarinikoa eragiteko arriskuarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, oso inbutu itxurakoa eta titi apur batekin; ertz oxkarratua, belusduna eta beherantz biribildua. Kolore arre-txigortu argia edo arre-horixka, gamuzaren antzekoa.

Orriak: Estu, erabat dekurrenteak. Zuriak edo zurixkak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Liraina, haritsua, barrualdean harroa. Zurbila, zurixka, kapelaren koloreko erreflexuekin, oinarria ile zurixka batek estaltzen du.

Haragia: Zuria, zaila, mehea ertzean eta ugariago erdian. Usain ahula eta atsegina du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Infundibuliformis epitetoa latinetik dator, inbutu forman, esan nahi duen "infundibuliformis" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina pixka bat larrukara.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clitocybe catinus delakoak, haragi oso mehea du, eta kolore zurbilagoa. Clitocybe vermicularis, udaberriko espeziea da, adreilu kolorea du eta irin usaina. Clitocybe squamulosa espezieak, kapela fibriloso-ezkatatsua du eta kolore bereko oina du. Guztiak jangarriak dira.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso arrunta udan eta udazkenean, bai koniferoen artean, bai hostogalkorren hosto hilen alfonbretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 158 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 339 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 210 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]