Edukira joan

Indautxu Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Indautxu
Sorrera1924 (102 urte)
Futbol zelaiaIparralde
Bilbo
edukiera: 1.000 lagun
PresidenteaFidel Olozaga
EntrenatzaileaPablo Palacio Llano
LigaBizkaiko Ohorezko Maila
2023-2414.a
Webguneahttps://sdindautxu.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Indautxu Kirol Elkartea Bilboko Indautxu auzoko kirol kluba da. 1924an sortua, egun Lurraldeko Preferentean dabil, Espainiako futbol ligako bigarren mailan 13 urtetan egon bazen ere 1950eko hamarkadan eta 1960koan.

Futbol sailaz gainera, boxeo eta igeriketa sailak ere baditu.

1924an sortu eta 1929an desegin zuten, baina 1940an Gerra Zibilaren ondoren birsortu zen. 1942an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketaren finala jokatu zuen baina galdu egin zuen. 1945ean ordea irabazlea izan zen. Hurrengo urteetan beste hiru final jokatu zituen baina ez zuen garaipenik lortu.

1955-56 denboraldian Bigarren Mailara igo zuen, Zarra eta Panizo bezalako jokalarien laguntzaz eta Rafael Iriondo entrenatzailea zutela. 1967 arte jarraian egon zen bigarren mailan eta emaitza onak ere lortu zituen 1957 eta 1959ko hirugarren postua eta 1958ko laugarrena besteak beste. Azken denboraldia 1969koa izan zuen. Handik hirugarren mailara jeitsi zen, ez baitzen bigarren B maila sortua izan, eta urte asko egin zituen bertan.

2003 eta 2006 artean hirugarren mailan ibili zen baina maila galdu eta ordutik Bizkaiko erregional mailako ligatan aritu da.

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka urdinak.

Futbol Zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparralde Futbol Zelaiak 1.000 ikusleentzako tokia du.

2024-25 barne:

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea#MailaPostua
2004-054Hirugarren Maila9.a
2005-064Hirugarren Maila17.a (jeitsi)
2006-075Bizkaiko Ohorezko maila17.a (jeitsi)
2007-086Bizkaiko Lurraldeko Preferentea11.a
2008-096Bizkaiko Lurraldeko Preferentea4.a
2009-106Bizkaiko Lurraldeko Preferentea1.a (igo)
2010-115Bizkaiko Ohorezko maila7.a
2011-125Bizkaiko Ohorezko maila18.a (jeitsi)
2012-136Bizkaiko Lurraldeko Preferentea14.a
2013-146Bizkaiko Lurraldeko Preferentea3.a (igo)
2014-155Bizkaiko Ohorezko maila18.a (jeitsi)
2015-166Bizkaiko Lurraldeko Preferentea15.a
2016-176Bizkaiko Lurraldeko Preferentea9.a
2017-186Bizkaiko Lurraldeko Preferentea3.a
2018-196Bizkaiko Lurraldeko Preferentea2.a (igo)
2019-205Bizkaiko Ohorezko Maila15.a
2020-215Bizkaiko Ohorezko Maila7.a
2021-226Bizkaiko Ohorezko Maila9.a
2022-236Bizkaiko Ohorezko maila13.a
2023-246Bizkaiko Ohorezko maila14.a
2024-256Bizkaiko Ohorezko maila

Jokalari famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]