India-Pakistan gatazka
India-Pakistan gatazka | |
---|---|
Mota | gatazka armatu |
Denbora-tarte | 1947ko urriaren 22a - |
Parte-hartzaileak | |


Indiaren eta Pakistanen arteko gatazka luzea da zeren eta erregimen politiko koloniala amaitu zenetik, 1947tik alegia, herrialde horien independentziarekin hasi baitzen. Eztabaida Kaxmir eskualdean dago. Pakistandarrek beretzat aldarrikatzen dute eskualdea, biztanle gehienak musulmanak direla argudiatuz. Egoera horrek bi herrialdeen arteko bi gerra eragin ditu, eta 1998an borroka nuklearretik gertu egon ziren.
Bi herrialde horiek munduko 10 populatuenen artean daude. Bien artean ia 1.600 milioi biztanle dute, 4 milioi km²-ko azaleran.
Independentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Erresuma Batuak Indiako kolonien independentzia onartu zuen. Indiaren partizioa 1947an egin zen, independentzia bat-batean eman zenean.[1][2] Estatu musulmana nahi zutenek, independentzia lortu ondoren, «Pakistan» independente eta berdinzale baten eta «Indostanen» arteko banaketa argia nahi zuten. Indiako populazio musulmanaren ia herenak India berrian jarraitu zuen.[3][4]
Banaketak ondorioak izan zituen, bi estatu berrien arteko muga baten trazadura zailaren ondorioz. Indiarren, sijen eta musulmanen arteko komunitateen arteko indarkeriak 200.000 eta 2 milioi biktima artean eragin zituen, eta 14 milioi pertsona desplazatu zituen.[5]
Indiako pritze estatuei estatu batean edo bestean integratzeko aukera eman zitzaien.[6]
Kaxmirreko gatazka 1947an hasi zen, eta oraindik ere ez da bukatu. 2000. urtetik aurrera, bake prozesuaren bidez baretu egin zen, baina 2008an piztu egin zen atzera. Gatazka horren ondorioz, India eta Pakistan etsaituta egon dira, eta horrek eragin ikaragarria izan du bizitzako alor guztietan: hezkuntzan, osasunean, lan arloan, etxebizitzan eta abarrean, eta bizimodua zeharo oztopatu du.[7]
Gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947ko Indo-Pakistandar Gerra
- 1965eko Indo-Pakistandar Gerra
- 1971ko Indo-Pakistandar Gerra
- 1999ko Indo-Pakistandar Gerra
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.iri.edu.ar/wp-content/uploads/2017/08/De-Chazal.pdf
- ↑ Khan, Yasmin (2007). The great Partition: the making of India and Pakistan. Yale University Press. 13.or. ISBN 978-0-300-12078-3[1]
- ↑ https://web.archive.org/web/20170418162131/http://kharabanda.in/3.pdf
- ↑ Dixit, Jyotindra Nath (2002). India-Pakistan in War & Peace. Routledge. 13.or. ISBN 978-0-415-30472-6.
- ↑ [Dixit, Jyotindra Nath (2002). India-Pakistan in War & Peace. Routledge. 13.or. ISBN 978-0-415-30472-6.]
- ↑ https://web.archive.org/web/20210308201243/https://en.wikisource.org/wiki/White_Paper_on_Indian_States_(1950)/Part_4/Instrument_of_Accession
- ↑ https://azkoitiaguka.eus/komunitatea/mrodriguez/1476785492386-shahban-khan-indiaren-eta-pakistanen-arteko-gatazkak-zeharo-oztopatu-du-hango-bizimodua