Indiako Agindupeko Lurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Indiako Agindupeko Lurra
Dominion of India

1947 – 1950
Erresuma Batuaren agindupeko lurra

Indiako Agindupeko Lurreko bandera

Indiako Agindupeko Lurreko armarria


Ereserkia
God Save the Queen/King

India Administrative Divisions 1951.svg
Geografia
Hiriburua New Delhi
Kultura
Hizkuntza(k) Hindustanera, ingelesa
Historia
Aurrekoa
British Raj Red Ensign.svgBritainiar Raj
Ondorengoa
Indiako ErrepublikaFlag of India.svg

Indiako Batasuna (ingelesez: Union of India)[1] edo Indiako Agindupeko Lurra (ingelesez: Dominion of India) 1947 eta 1950 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen agintepeko lurra izan zen, Commonwealtharen parte bat zena. Indiako Errepublikaren aurrekaria izan zen arren, Indiako sistema judizialak oraindik "Indiako Batasuna" (edo, besterik gabe, "Batasuna"), terminoa erabiltzen du Indiako gobernua izendatzeko.

Indiako gobernu britainiarra 1947an amaitu zenean, hura ordezkatzeko bi agintepeko lur sortu ziren: Indiako Batasuna eta Pakistango Agindupeko Lurra. Bi estatuak britainiar parlamentuaren 1947ko Indiako Independentzia Aktak sortu zituen eta euren banakako konstituzioak onartu arte existitu ziren. Indiaren kasuan, hori 1950eko urtarrilak 26an gertatu zen; Indiako Errepublika data horretatik aurrera hasi zen ofizialki existitzen.

Indiako Batasunaren garaian, britainiar monarkak, bi domeinuen estatuburu izaten jarraitu zuen, bakoitzean, gobernadore nagusi baten bidez ordezkatua. Indiako Batasuneko gobernadore nagusiak honakoak izan ziren:

  1. Louis Mountbatten (1947-1948)
  2. Chakravarti Rajagopalachari (1948-1950)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]