Indiako hizkuntzak

Indiako hizkuntzak asko dira. gutxienez 30 dira, baina dialektoak 2000 izatera ailegatzen dira. Indiako konstituzioak dio hindi eta ingelesa gobernu federalaren bi hizkuntza ofizialak direla, eta beste 22 hizkuntza (scheduled languages) aipatzen ditu, estatu bakoitzean ofizialak izan daitezkeenak. Gobernu federalaren eta eskualdeetako estatuen arteko komunikaziorako ere erabil daitezke, baita funtzionarioen azterketetarako ere.
Ingelesak 1965ean utzi zion hizkuntza ofizial izateari (hindirekin berdintasunean), «hizkuntza ofizial elkartu gehigarri» gisa jarrai zezan saiatu ondoren, komite batek hindiaren eskala handiko trantsizioa erabaki arte, aldizkako berrikuspenak eginez. Hala ere, «hizkuntza bikien» sistema oraindik ere indarrean dago, hindiera hitz egiten ez den estatu batzuen protestak direla eta (Tamil Nadu kasu). Ingelesak garrantzi handia du oraindik gobernuetan eta enpresa-munduan, industrializazio bizkorraren eta ekonomia multinazionalaren ondorioz.
Hizkuntza ofizialak (administrazio zentrala)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hindi da Gobernu zentralaren erabilpen-hizkuntza Hindi hizkuntzaren gerriko geografikoko estatuekin komunikatzen denean.
- Ingelesa da hizkuntza ofizial elkartua.
Onartutako hizkuntza nazionalak (erabilera ofizial baterako)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Assamera — Assamen hizkuntza ofiziala
- Bengalera — Tripurako eta Mendebaldeko Bengalako hizkuntza ofiziala
- Bodoera — Assamen hizkuntza ofiziala
- Dograera / dogri — Jammu eta Kaxmirreko hizkuntza ofiziala
- Gujaratera — Dadra eta Nagar Haveli, Daman eta Diu eta Gujarat hizkuntza ofiziala
- Hindi — Arunachal Pradesh, Andaman eta Nikobar uharteak, Bihar, Chandigarh, Chhattisgarh, Delhi, Haryana, Himachal Pradesh, Jharkhand, Madhya Pradesh, Rajastan, Uttar Pradesh eta Uttarakhanden hizkuntza ofiziala
- Kannada — Karnatakako hizkuntza ofiziala
- Kaxmirera — Jammu eta Kaxmirreko hizkuntza ofiziala
- Konkanera — Goako hizkuntza ofiziala
- Maithili — Biharko hizkuntza ofiziala
- Malabarera — Kerala eta Lakadiveak-eko hizkuntza ofiziala
- Manipurera edo Meithei — Manipurreko hizkuntza ofiziala
- Marathera — Maharashtrako hizkuntza ofiziala
- Nepalera — Sikkimgo hizkuntza ofiziala
- Odia — Orissako hizkuntza ofiziala
- Punjabera — Punjabeko hizkuntza ofiziala, Delhiko bigarren hizkuntza ofiziala
- Sanskrito — hinduismoaren hizkuntza sakratua,
- Santalera
- Sindhi
- Tamilera — Tamil Nadu eta Puducherry-ko hizkuntza ofiziala
- Telugu — Andhra Pradesh-eko hizkuntza ofiziala
- Urdu — Jammu eta Kaxmir-reko hizkuntza ofiziala, Andhra Pradesh, Delhi eta Uttar Pradesh-eko barruti batzuk
Beste herri-hizkuntza batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza hauetako bakoitzak bost bat milioi hiztun ditu, baina ez dira hizkuntza ofizialak. Asko hindiaren barietatetzat hartzen dira maiz.
Hindiari estuki lotuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angika — Biharko hizkuntza, Bidar iparraldean eta hegoaldean, Jharkhand gehienean eta Maldah barrutian eta mendebaldeko Bengalan hitz egiten dena
- Awadhiera
- Bhojpurera — Biharko hizkuntza
- Bundeli
- Chhattisgarhera — Chhattisgarheko hizkuntza
- Haryanavi (Haryanvi) — Haryanako hizkuntza
- Hindustanera — Hindi eta Urduren nahasketa bat, India iparraldean hitz egiten dena.
- Kanauji — Uttar Pradeshko hizkuntza
- Magadhera — Bihar hegoaldeko hizkuntza
- Marwarera — Rajastango hizkuntza
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bhilera (tribala)
- Gondera (tribala)
- Kodava, Karnatakako barrutia den Kodagun mintzatua
- Kutchera — Kutcheko hizkuntza, Gujarateko eskualdea
- Tuluera — Tulutarrek hitz egiten dute, Karnataka eta Kerala herrian
Indiako Konstituzioak hemezortzi eskualde-hizkuntza aitortzen ditu.
Beste hizkuntza gutxitu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza horiek milioi bat hiztun baino gutxiago dituzte:
- Maldiviera (divehi) — hizkuntza mintzatua Minicoy uhartean, Lakadiveak