Indiako ozeanoko dipolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mentawai uharteen inguruko ur-tenperaturak, 4 ° C inguru erori ziren Indiako ozeanoko dipoloa fase positibo batean, 1997ko azaroan. Gertakari horietan, ekialdeko haize gogorrak ibili ziren, ohi ez bezala, Afrikarantz azaleko ur epela eramanez, eta ur hotza Sumatrako kostaldean zehar azaleratzea ahalbidetu zuten. Irudi honetan, eremu urdinak ohi baino hotzagoak dira, eta eremu gorriak, berriz, ohi baino beroagoak.

Indiako ozeanoko dipoloa (ingelesez: Indian Ocean Dipole, IOD), Indiako Niño ere deitua, azaleko tenperaturen oszilazio irregular bat da, non Indiako ozeanoaren mendebaldeko zatia ozeano honen ekialdea baino aldizka epelagoa edo hotzagoa bihurtzen den.

Gertakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IODak itsasoaren azaleko tenperaturen gorabehera aperiodikoa dakar, "positiboen", "neutroen" eta "negatiboen" artekoa. Fase positibo batean, itsas azaleko tenperaturak batez bestekoa baino handiagoak dira, eta prezipitazio handiagoa dago mendebaldeko Indiako ozeanoan, Indiako ozeanoko uren hozte egokiarekin. Horrek Indonesiako eta Australiako eremu kontinentaletan lehorteak eragiten ditu. IODaren fase negatiboak kontrako baldintzak dakartza: ur epelagoa eta prezipitazio handiagoa ekialdeko Indiako ozeanoan, eta baldintza freskoagoak eta lehorragoak mendebaldekoan.

IODak Indiako azpikontinentean montzoien indarra ere eragiten du. IOD positibo esanguratsu bat 1997–1998 artean gertatu zen, eta beste bat 2006an. IOD klima globalaren ziklo orokorraren alderdi bat da, Ozeano Bareko El Niño-Hegoaldeko Oszilazioa (ENSO) bezalako fenomenoekin elkarreraginean.

IOD fenomenoa, lehendabizikoz, klimako ikertzaileek 1999an identifikatu zuten.[1][2] Koralezko uharrien fosiletan topaturiko ebidentziek erakusten dutenez, IODa gutxienez Holozeno aldiko erdialdetik gertatzen da, hau da, gutxienez duela 6,5 milurtetik.

IOD lau gertaera positibo-negatiboak 30 urteko aldietan errepikatzen dira batez beste, eta gertaera bakoitzak sei hilabete inguru irauten du. Hala ere, hamabi IOD positibo izan dira 1980tik, eta negatiboak ez diren gertaerak 1992an, eta gertaera negatibo indartsu bat 2010ean. Ondoz ondoko IOD positiboak gertatzea oso arraroa da: 1913– 1914an bi IOD positibo izan ziren, 2006tik 2008ra arteko hiru IOD positibo jarraian izan ondoren 2009ko otsaileko Victoriako baso-sute erraldoiak gertatu ziren. Modelizazioak elkarren segidako IOD positiboak milurteko bateko aldian bi aldiz espero daitezkeela iradokitzen du. 2007ko IOD positiboa, La Niñarekin batera eboluzionatu zuena, oso fenomeno arraroa izan zen, eskuragarri dauden erregistro historikoetan behin bakarrik gertatu dena (1967an).[3][4][5][6] 2010eko urrian IOD negatibo handi bat garatu zen, La Niña indartsu eta konkurrente batekin akoplatuta zegoena. Honek Queenslandeko 2010-2011ko uholdeak eta Victoriako 2011ko uholdeak eragin zituen.[7]

2008an, Nerilie Abram australiar klimatologoak Indiako ekialdeko eta mendebaldeko ozeanoko koral-erregistroak erabili zituen 1846 arte hedatzen den dipolo moduko koral-indize bat eraikitzeko. IODen portaeraren ikuspegi hedatu honek iradokitzen du XX. mendean zehar IOD gertaera positiboak indarra eta maiztasuna handitu zirela.

Eragina Australiako lehorteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko (UNSW) Klima Aldaketa Bilatzeko Zentroko Ummenhofer eta besteek 2009an egindako ikerketa baten arabera, korrelazio esanguratsua dago IODaren eta Australiako hegoaldeko lehorteen artean, batez ere hego-ekialdean. 1889tik hegoaldeko lehorte garrantzitsu bakoitza IOD gorabehera positibo-neutroekin bat etorri da, tartean 1895–1902ko, 1937–1945eko eta 1995–2009ko lehorteak.[8]

Ikerketaren arabera, IODa bere fase negatiboan dagoenean, Indiako ozeanoko ur freskoa mendebaldeko Australian eta epelagoa Timorreko itsasoan, iparraldera doan ura, eta sortzen diren haizeak ozeanotik hezetasuna hartzen dute eta orduan beherantz doaz (hegoaldeko Australiarantz) euri gehiago sortuz. IOD bere fase positiboan dagoenean, berriz, tenperatura ozeanikoen modeloa alderantzikatuta dago, haizeak ahulduz eta Australian zehar hartu eta garraiatutako hezetasun kantitatea murriztuz. Horren ondorioz, hego-ekialdeko euriak batez bestekoaren azpitik daude IOD fase positiboetan.

Ikerketak, halaber, IODak askoz eragin esanguratsuagoa duela Australiako hego-ekialdeko euri-ereduetan Ozeano Bareko El Niñok (ENSO) baino erakusten du, azken aldiko zenbait ikerketatan erakusten dutenez.[9][10][11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Saji et al., 1999
  2. Webster, P.J.; Moore, A.M:Loschnigg, J.P., Leben, R.P.. «Coupled ocean–atmosphere dynamics in the Indian Ocean during 1997–98» Letters to nature 401: 356–360.  doi:10.1038/43848..
  3. «Argo profiles a rare occurrence of three consecutive positive Indian Ocean Dipole events, 2006–2008» Geophysical Research Letters 36: L037038.  doi:10.1029/2008GL037038. Bibcode2009GeoRL..3608701C..
  4. Cooper, Dani. (2009-3-25). «Bushfire origins lie in Indian Ocean» Australian Broadcasting Corporation.
  5. Perry, Michael. (2009-2-5). «Indian Ocean linked to Australian droughts» Reuters.
  6. Rosebro, Jack. (2009-2-12). «Australi Reels From Split Weather System» Green Car Congress.
  7. «Seasonal Prediction: ENSO forecast, Indian Ocean forecast, Regional forecast» Low-latitude Climate Prediction Research (JAMSTEC).
  8. «What causes southeast Australia's worst droughts?» Geophysical Research Letters 36: L04706. 2009ko otsaila  doi:10.1029/2008GL036801. Bibcode2009GeoRL..36.4706U..
  9. «Influence of the Indian Ocean Dipole on the Southern Oscillation» Journal of the Meteorological Society of Japan 81 (1): 169–177.  doi:10.2151/jmsj.81.169..
  10. McCreary, J.-P.; Murtugudde, R.. (2005). «Impact of Indian Ocean sea surface temperature on developing El Niño» Journal of Climatology 18: 302–319.  doi:10.1175/JCLI-3268.1. Bibcode2005JCli...18..302A..
  11. Lengaigne, M.; de Boyer Montegut, C.; Behera, S.K.; Luo, J.-J.; Cravatte, S.; Masson, S.; Yamagata, T.. «Influence of the state of the Indian Ocean Dipole on the following year’s El Niño» Nature Geoscience 3: 168–172.  doi:10.1038/NGEO760. Bibcode2010NatGe...3..168I..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]