Edukira joan

Indiako zenbaki-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indiako zenbaki-sistema Indian, Pakistanen, Bangladeshen, Nepalen, Myanmarren, Bhutanen, Maldivetan eta Sri Lankan erabiltzen da zenbaki handiak adierazteko. Bi posizio dezimal taldekatzean oinarritzen da, ohiko hiruren ordez, lehenengo hiru posizio dezimalak elkartu ondoren.

Lakh edo 1.00.000 (ehun mila, 100.000 bezala idatzia euskaraz) eta crore edo 1.00.00.000 (hamar milioi, 10.000.000 bezala idatzia euskaraz) terminoak dira indiar ingelesean gehien erabiltzen diren terminoak sisteman zenbaki handiak adierazteko.  [1]

Balioa 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 100 1000
Tamilera
Gujaratera
Gurmukhia
Devanagaria
Odia
Kannada
Bengalera
Malabarera
Limbua
Telugua
Tibetarra
Balioa 0/2 1/2 2/2 3/2 4/2 5/2 6/2 7/2 8/2 9/2
Tibetarra

Notazio-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena (hindi transliterazioa) Zenbakia Notazio
esponentziala
baliokidetasuna
एक (Ek) 1 100 1 (Bat)
दस (Das) 10 101 10 (Hamar)
सौ (Sau) 100 102 100 (Ehun)
सहस्त्र (Sahastr) / हजार (Hazaar) 1,000 103 1.000 (Mila)
लाख (Lakhh) 1,00,000 105 100.000 (Ehun mila)
करोड़ (Crore) 1,00,00,000 107 10.000.000 (Hamar milioi)
अरब (Arab) 1,00,00,00,000 109 1.000.000.000 (Mila milioi)
खरब (Kharab) 1,00,00,00,00,000 1011 100.000.000.000 (Ehun mila milioi)
नील (Neel) 1,00,00,00,00,00,000 1013 10.000.000.000.000 (Hamar bilioi)
पद्म (Padm) 1,00,00,00,00,00,00,000 1015 1.000.000.000.000.000 (Mila bilioi)
शंख (Shankh) 1,00,00,00,00,00,00,00,000 1017 100.000.000.000.000.000 (Ehun mila bilioi)
महाशंख (Mahashankh) 1,00,00,00,00,00,00,00,00,000 1019 10.000.000.000.000.000.000 (Hamar trilioi)

Zerrendako zenbaki altuena, arawb, ez da maiz erabiltzen, padma eta kharawb, aldiz, batzuetan hindiz erabiltzen dira. Neel, Padma, Shankh Indiako antzinako matematikarien idazkietan egon ohi dira. Zenbaki handien izenak erabili beharrean, ohikoa da lakh eta crore multiploak erabiltzea, baita modu konbinatuan ere. Adibidez: «Lakh crore bat» 1012-rako (bilioi bat gure sisteman)

Mumbaiko argotean khokha erabiltzen da crorerako eta peti lakherako.

Beste baliokidetza batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crore terminoa (کرور (Korur) persieraz) Iranen erabili izan da azken hamarkadetara arte, nahiz eta 500.000 esanahiarekin erabili.

Sinhalaz crore bat kōţiya (sanskritoa: कोटि / Koti) eta lakh lakshaya (sanskritoa: लक्ष / Laksha) deitzen da.

Lakh terminoa «laki» bihurtu da Swahiliz eta erabilera arruntekoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Knowing our Numbers» Department Of School Education And Literacy (National Repository of Open Educational Resources).