Indigo (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indigofera tinctoria
Indigo koloratzaile naturala

Indigoa lekadunen familiako zuhaixka batzuen izena da. Espezien arabera iraunkorrak nahiz erorkorrak izan ditzakete hostoak. Lore txikiak izaten dituzte, papilionazeoen familiakoek bezalakoak. Urteko kimu berriak landatuz edo hazitik ugal daitezke. Oihalak tindatzeko erabiltzen dira zuhaixka hauen hostoetatik ateratzen diren gaiak, indigoa, anila, etab. Indigofera tinctaria, Afrikan hazten dena, eta Indigofera anil Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan hazten dena, dira espezierik ezagunenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]